149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Xehetasun-azterketa 10. poligonoko 75. lurzatian. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2019ko ekainaren 28an, hasiera batean onetsi zuen katastroko 10. poligonoko 75. lurzatiaren xehetasun-azterketa, Jesús Cía Asensiok sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Getzen, 2019ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Oscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L1909075