149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Aldaketa, eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasa publikoa arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

Funesko Udalak, 2019ko martxoaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza. Iragarkia 2019ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, maiatzaren 3an.

Jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu. Horrenbestez, ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsirik gelditu da, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen 7. ordenantza fiskala aldatzen da, I.3.a) azpi-atala sortuz. Hura tokiko festek irauten duten bitartean instalatzen diren feriei aplikatuko zaizkien tarifek osatuko dute.

Tarifa hauek bakarrik ferietako atrakzioei aplikatuko zaizkie: kotxeen pista, ohe elastikoak, dragoia, puzgarriak, tiro-etxola eta tonbolak... eta honako irizpideak ezartzen dira:

Lehena.–Egun kopurua.

Gazteriaren festak, 3 egun; San Isidroko festak, 3 egun; herriko festak, 9 egun.

Bigarrena.–Aplikatu beharreko tarifak.

Festa guztietarako badatoz (hirurak), 0,12 euro/m².

Bi festarako badatoz, 0,24 euro/m².

Festa bakarrerako badatoz, 0,36 euro/m² (kasu honetan, herriko festara badatoz, tarifa 0,30 euro/m²-koa izango da).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Funesen, 2019ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1909380