149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FITERO

Kreditu bereziak, kreditu-gehigarriak eta kreditu transferentziak 2019ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Hasiera bateko erabakia jendaurrean jarri zen 2019ko ekainaren 6ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzearekin. Inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betikoa bihurtu da hura, eta orain argitaratzen da hartutako erabakia:

Lehena.–Honako kreditu-gehigarriak onestea, partida hauetan egitekoak:

1.–Osasun kontsultategia egokitu eta eraberritzea. Zenbatekoa: 81.746,21 euro.

Kreditu berezi hori finantzabide hauen kontura izanen da:

Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak apirilaren 15eko 348/2019 Ebazpenaren bidez, emandako dirulaguntzaren zenbateko handiagoa, proiektuaren aurrekontuari dagokion 248.389,65 euroko gehieneko kopurukoa, kontsultategia egokitu eta eraberritzeko laguntza barne hartzen duena.

2.–Gizarte arloko entitateentzako dirulaguntza: 8.000 euro.

Kreditu gehikuntza hori aurreko ekitaldietako diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatuko da.

Bigarrena.–Honako kreditu bereziak onestea:

1.–Hiriko eremua birgaitzea, belaunaldien arteko elkargunerako parkea egiteko. Zenbatekoa: 51.552,32 euro.

2.–Zorraren amortizazioa. Zenbatekoa: 441.000 euro.

Kreditu berezi horiek finantzabide hauen kontura izanen dira:

Hiriko eremua birgaitzea, belaunaldien arteko elkargunerako parkea egiteko: 19.500 euro Leader funtsen kargura, 10.500 Nafarroako Gobernuaren kargura eta gainontzekoa aurreko ekitaldietako diruzaintzako gerakinaren kargura.

441.000 euroko zorraren amortizazioa, aurreko ekitaldietako diruzaintzako gerakinaren kargura.

Fiteron, 2019ko uztailaren 3an.–Alkatea, Miguel Aguirre Yanguas.

Iragarkiaren kodea: L1909233