149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Akats zuzenketa, borondatez birzatitzeko proiektuaren aldaketan, Azozko AZO 11-B unitatean

Maiatzaren 6ko Alkatetzaren 70/2019 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zen Pablo Garde Razquinek sustatutako aldaketa-proiektua borondatez birzatitzeko Azozko (Ezkabarte) AZO 11-B exekuzio unitatean, hasierako onespenaren osteko jendaurreko epean ez baitzen alegaziorik jaso. 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen hasierako onespena, 2019ko martxoaren 29an.

Horren ostean, sustatzaileak ageriko akats materiala zegoela nabarmendu zuen: hasierako proiektuan, F. Javier Pernaut Salinas eta Miguel Martínez Larráyoz arkitektoek prestatu eta 2012ko irailaren 14an onetsita, 51.109,00 m²-ko gainazala dauzkan jatorrizko lurzatia agertu zen (Azozko 10. poligonoko 176. lurzatia). Hala ere, egiatan eta 2019ko maiatzaren 31n, ostiralean, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroan lortutako datuen arabera, 50.726,50 m² dauzka. Sustatzaileak aipatu akats materialaren zuzenketa onesteko eskatu zuen.

Ezkabarteko Udalak, 2019ko ekainaren 26an egin osoko bilkura berezian, dagozkion txosten teknikoak bildu ostean, aho batez onetsi zuen honako hau:

1. AZO 11-B unitatea birzatitzeko proiektuaren aldaketaren akats zuzenketa onestea, 2019ko ekainaren 4an sustatzaileak aurkeztutako eskaeraren ildotik.

2. Erabaki hau jakinaraztea eskatzaileari eta Nafarroako Gobernuko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuari, baita akats zuzenketaren agiriaren eta harekin batera doazen planoen kopia bana ere.

Hori guztia argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Ezkabarten, 2019ko ekainaren 28an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1909207