149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Hiri-jarduketarako plan berezia 3. poligonoko 1011. lurzatian. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2019ko uztailaren 2an, hasiera batean onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia, Etxarri Aranazko udalerriko planeamenduko 3. poligonoko 1011. lurzatian, María Asuncion Garmendia Aguirrek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Etxarri Aranatzen, 2019ko uztailaren 2an.–Alkatea, Silvia Marañon Txasko.

Iragarkiaren kodea: L1909382