149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Alkatetzaren eskuordetzea

Toki entitateen Antolakuntza, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduko 47. Artikuluak eta hurrengoek xedatzen dute Alkatea herrian ez dagoenean, eta Alkateak horrela izendatuta, Alkateordeei (beren izendapenaren hurrenkeraren arabera) dagokiela hura bere eginkizun guztietan ordezkatzea.

2019ko uztailaren 6tik 13ra arte herritik kanpo egonen naiz.

Goian zehaztutako araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2019ko uztailaren 6tik 13ra arte, María Saez de Albeniz Bregaña Bigarren Alkateordearen esku uztea nire eginkizun guztiak.

2. Erabakia interesdunari jakinaraztea bere ezaguera eta ondorioetarako, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Udalbatzaren lehen ohiko bilkuran ebazpen honen berri ematea.

Etxarri Aranatzen, 2019ko uztailaren 3an.–Alkatea, Silvia Marañon Txasko.

Iragarkiaren kodea: L1909287