149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Alkatetzaren eskuordetzea

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23. artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikioari buruzko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuko 43. artikuluari jarraikiz.

EBATZI DUT (2019ko 2019/215 Ebazpena, ekainaren 25ekoa):

Lehena.–Lur Iosu Larraza Lopez Alkateordearen esku uztea Jose Manuel Mariñelarenak Aritzetabide 9ko A etxabean toldo bat jartzeko eskaera dela-eta Alkateak dituen eskuduntzak.

Bigarrena.–Eskuordetzak bere baitan biltzen ditu bai zuzendaritza eta kudeaketako ahalmenak, bai eta hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena ere. Kudeaketa eta proiektuaren exekuzioaren denbora mugatuko da Alkatearen bateraezintasuna irauten duen bitartean.

Hirugarrena.–Egindako eskuordetzak, indarra har dezan, izendaturiko zinegotziaren onarpena beharko du. Izendapen hori onartutzat joko da baldin eta hiru egun balioduneko epean, ebazpena jakinarazten denetik, izendatutako zinegotziak alkateari ez badio berariaz adierazten ez duela izendapena onartzen.

Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea eta Udalbatzari horren berri ematea egiten duen lehen osoko bilkuran.

Etxarri Aranatzen, 2019ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Silvia Marañon Txasko.

Iragarkiaren kodea: L1908711