149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPARTZA GALAR

Aurrekontu-aldaketa. 2019ko kreditu osagarria. Hasierako onespena

Kontzeju honek, 2019ko uztailaren 2an eginiko bilkuran, besteak beste, erabaki zuen hasiera batean onestea aurrekontu-aldaketa egiteko espedientea, kreditu-gehigarria baita, eta horretarako kreditua sartuko da zehazten den gastu-partida honetara:

1-601 Azpiegiturak eta erabilera publikorako ondasunak: 700.000 euro.

Finantzaketarako bidea izanik:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 500.000 euro.

Udalerrien ezohiko diru sarrera: 200.000 euro.

Espedientea jendaurrean jartzen da, indarrean dagoen legeria betez. Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan.

Espartza Galarren, 2019ko uztailaren 2an.–Alkate udalburua, Ramón Lakuntza Astitz.

Iragarkiaren kodea: L1909175