149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERGOIENA

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibila eta harrera zibila egiteko

Ergoieneko Udaleko alkate Emeterio Senar Elsok, 2019ko uztailaren 5ean, honako ebazpen hau eman du:

Kode Zibilaren 51. artikuluan –Erregistro Zibilaren gaineko Erregelamenduaren 238. artikuluari eta ondokoei dagokienez– ezarritakoarekin bat, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan eta ondokoetan jasotzen diren ahalmenak erabiliz.

ERABAKI DUT:

1. Udal honetako zinegotzi guztien esku uztea ezkontza zibilak egiteko eskumena, ezkontideek hala eskatzen dutenean.

2. Udal honetako zinegotzi guztien esku uztea harrera zibileko zeremoniak egiteko eskumena, interesdunek hala eskatzen dutenean.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki oholean argitaratzea, interesdunek jakin dezaten.

Ergoienean, 2019ko uztailaren 18an.–Alkatea, Emeterio Senar Elso.

Iragarkiaren kodea: L1909657