149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Donamaria-gazteluko herri lurreko usategi ehiza postuen enkante publikoa

Donamaria-Gazteluko Udalak plegu itxien bidezko enkante publikoan atera du ondoko usategien aprobetxamendua, 2 urtetarako, beste 2 urtebetez luzatzeko aukerarekin:

–Bat zenbakiko usategia: Bidasosta izenekoa. 11 ehiza-postu ditu. Hasierako prezioa: 1.800,00 euro (BEZa kanpo).

–Bi zenbakiko usategia: Uztalakorta izenekoa. 9 ehiza-postu ditu. Hasierako prezioa: 4.500,00 euro (BEZa kanpo).

Interesdunek honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute, gutun bakar itxian:

proposamen eredu betea, NANaren fotokopia eta, behin-behineko fidantza gisa, prezioaren %10 utzi izanaren frogagiria.

Proposamenak aurkezteko epea 2019ko abuztuaren 21ean bukatuko da, 14:00etan.

Esleipen hau zuzentzen duen baldintza-agiria eta proposamen eredua interesdunen eskura daude Udal Idazkaritzan.

Bulegoaren ordutegia: astelehen, asteazken eta ostiraletan 12:00etatik 15:00etara. Telefonoa: 948450046. Helbide elektronikoa: udala@donamaria.es.

Donamaria-Gaztelun, 2019ko uztailaren 12an.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L1909573