149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONAMARIA

Aldaketa 2019ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Donamaria-Gazteluko osoko bilkurak, 2019ko apirilaren 1ean egindako bilkuran, erabaki hau hartu

ZUEN:

1. Udal honetako zerbitzu anitzeko langilea den Kleofe Goñi Orbegozori lan postu finkoa eskuratu aurretik udal honetan egindako zerbitzuak aitortzea (hau da, 1995eko abuztuaren 1etik), antzinatasunaren ondorioetarako. Aitorpen horren aplikazioari dagozkion ordainsariak jasoko ditu, eskabidea formalizatu eta hurrengo hilabetetik hasita (2019ko urtarrilaren 1etik), Foru Diputazioaren 1981ko urriaren 29ko erabakian ezartzen den bezala.

2. Hasiera batez onestea 2019ko udal plantilla organikoaren aldaketa hori, aurreko atalean aipatutako langileari egindako antzinatasun aitorpenaren ondorioak jasotzen dituena. Honela geldituko da:

–Antzinatasuna, zerbitzuak aitortu ondotik: 1995-08-01 (2007-06-01 dataren ordez).

3. Aditzera ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan. Hamabost eguneko epea irekiko da, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak egin ditzaten.

Hasierako onespenari buruzko erabakia behin betiko bilakatuko da, erreklamaziorik aurkezten ez bada.

Donamaria-Gaztelun, 2019ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Natalia Rekarte Oteiza.

Iragarkiaren kodea: L1909455