149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA Barneko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 171/2019 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez onetsi baitzen Nafarroako Foruzaingoko agente izateko zenbait lanpostu lehiaketaren edo lehiaketa berariazkoaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertutako izangaien zerrenda.

Nafarroako Foruzaingoko agente izateko zenbait lanpostu lehiaketaren edo lehiaketa berariazkoaren bidez betetzeko deialdian, zeina onetsi baitzen Barneko zuzendari nagusiaren martxoaren 21eko 71/2019 Ebazpenaren bidez, 950, 1205 eta 1208 polizia-identifikazioaren zenbakia duten agenteek gora jotzeko errekurtsoa jarri zuten Barneko zuzendari nagusiaren ekainaren 12ko 171/2019 Ebazpenaren aurka, zeinak onetsi baitzuen onartu eta baztertutako izangaien zerrenda.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei aipatu errekurtsoa jarri dela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopiak interesdunen eskura daude Barne Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, solairuartea, Iruña).

Iruñean, 2019ko uztailaren 24an.–Barneko zuzendari nagusia, Agustín Gastaminza Oiz.

Iragarkiaren kodea: F1910083