149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Udalbatzako kideen lansariak eta dedikazio araubidea

Zarrakazteluko Udalak, 2019ko uztailaren 4an egindako osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen, honako hau dioena xedapen zatian:

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluak udalbatzetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz xedatutakoa, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarriarekin bat.

Kontuan hartuz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1190 Foru Legearen 56. artikuluak xedatzen duela Nafarroako udalbatzek diru kopuruak jartzen ahal dituztela aurrekontuetan, beren kideei kargua betetzeagatik ordainsariak edo kalte-ordainak emateko.

Azterturik abenduaren 27ko 18/2017 Foru Legearen 13. artikuluak ezartzen duela konpentsazio ekonomikoak emateko sistema bat Nafarroako udalei, zeini eta, hain zuzen ere karguan aritzeagatik euren kideei ordainsariak ordaintzen dizkietenei.

Horrenbestez, Udalbatzak

ERABAKI DU:

Lehena.–Ezartzea dedikazio esklusiboko araubidea alkatearendako, bere karguan aritzeko. Urtean 36.759,24 euroko ordainsari gordina jasoko du, gehi dagozkion enpresa-kuotak, 14 pagatan banatuta, eta urtero berrikusiko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen ordainsariak berrikusten diren proportzio berean. Ohartaraztea ezen ordainsari hori jasotzea ez dela bateragarria izanen beste ordainsari batzuekin, administrazio publikoen eta haien menpeko ente, erakunde eta enpresen aurrekontuen kontura badira, ezta beste jarduera batzuekin ere, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko Legeak dioenaren ildotik.

Bigarrena.–Beren karguetan dauden zinegotziek ez dute ordainsaririk jasoko osoko bilkuretara, batzordeetara edo bileretara egiazki joateagatik.

Hirugarrena.–Beste erakunde batzuetan parte hartzeagatiko bilkura-sariak, dietak, kilometrajeak eta karguan aritzean sortzen diren gainerako gastuak ordainduko zaizkie alkateari eta zinegotziei. Kobratu beharreko kilometrajea Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean Nafarroako Gobernuko langileentzat urtero ezarritakoari jarraikiz ordainduko da, gehi 15 euroko dieta bat autobide, aparkaleku eta bestelako gastuetarako.

Laugarrena.–Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluari jarraikiz, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Zarrakazteluko Udaleko iragarki-taulan argitaratzea.

Zarrakaztelun, 2019ko uztailaren 5ean.–Alkatea, Javier Igal Iguaz.

Iragarkiaren kodea: L1909436