149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Alkatetza beste baten esku uztea

Udal honetako alkateak 598. Ebazpena eman zuen 2019ko ekainaren 28an. Hona hemen testua:

Udal honetako alkatea bidezko arrazoiak direla-eta udalerritik kanpo izanen denez 2019ko uztailaren 2tik 4ra bitartean, kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikulua lege testu horren beraren 44. artikuluari dagokionez, esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz, honako honen bidez

EBAZTEN DUT:

1. Ander Carrascón Erice Lehen alkateordearen esku uztea alkate naizen aldetik esleiturik ditudan eginkizunak, 2019ko uztailaren 2tik 4ra, biak barne.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan, lege testu beraren 44. artikuluari dagokionez, ezarritako ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

Burlatan, 2019ko ekainaren 28an.–Alkatea, Ana M. Gongora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L1909073