149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

6/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2019ko maiatzaren 7an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 6/2019 aurrekontu-aldaketaren espedientea. 2019ko 106. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 3an, aipatu aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

6/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

kreditu berezia

Gastuen aurrekontuko gehikuntza:

IX. kapitulua.–1/3420/91100 - Artikako Kontzejuaren epe luzeko maileguaren amortizazioa: 1.000.000,00 euro.

Diru-sarreren aurrekontuko gehikuntza:

VIII. kapitulua.–1/87000 - Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako eta baliabide atxikietarako: 1.000.000,00 euro.

Berriobeitin, 2019ko uztailaren 4an.–Alkatea, Raul Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1909283