149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

U.U.16.1 unitatearen konpentsazio batzordearen estatutuak. Behin betiko onespena

2019ko maiatzaren 14an Tokiko Gobernu Batzordeak egindako bileran, besteren artean, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen, besteak beste:

1.–Behin betiko onespena ematea U.U.16.1 unitatearen konpentsazio batzordearen estatutuen proiektuari. Behin betiko onespen honek berekin dakar jabe guztiak konpentsazio sisteman sartzea, eta handik aurrera batzordeak eta administrazio jarduleak hartzen dituzten erabakiak lotzaileak izanen dira.

2.–Akordio hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

3.–Erabaki hau jakinaraztea sustatzaileari eta banan-banan ukitutako jabe guztiei, zeinei gehienez ere hiru hilabeteko epea ematen baitzaie konpentsazio batzordea eratzeko, eskritura publikoaren egilespenaren bidez. Eratzen den unetik aurrera, konpentsazio batzordeak nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna izanen ditu.

4.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre edo legez ordezkatzen duena, izendatzea Berako Udalaren ordezkari konpentsazio batzordearen batzar orokorrean.

Beran, 2019ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Aitor Elexpuru Egaña.

Iragarkiaren kodea: L1909493