149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEINTZA-LABAIEN

Balorazio txostenaren berrikuspen proiektua. Jendaurrean jartzea

Beintza-Labaiengo Udalak, 2019ko uztailaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldeko txostena ematea Beintza-Labaiengo udal-mugarteko balorazio txostena berrikusteko proiektuari.

Balorazio txostenaren proiektua jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluan ezarritakoarekin bat (foru lege horren bidez jorratu ziren Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroak).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Beintza-Labaienen, 2019ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Jon Telletxea Juanenea.

Iragarkiaren kodea: L1909546