149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

14/2019tik 21/2019era bitarteko aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2019ko uztailaren 18an egin zuen osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2019ko aurrekontuaren 14tik 21era (biak barne) bitarteko aldaketak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Baztanen, 2019ko uztailaren 19an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1909733