149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARASOAIN

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 372., 406. eta 407. lurzatietan. Hasierako onespena

Barasoaingo Udalak, 2019ko maiatzaren 18an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia, Barasoaingo udalerriko planeamenduko 1. poligonoko 372., 406. eta 407. lurzatietarako.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Barasoainen, 2019ko ekainaren 4an.–Alkatea, Rita Roldan Murillo.

Iragarkiaren kodea: L1909341