149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Alkatetza beste baten esku uztea

Kontuan izanik udalerritik kanpo izanen naizela ekainaren 29tik uztailaren 6ra bitarte, biak barne, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta 47. artikuluetan xedatuari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1.–Alkate gisa ditudan eskudantzia guztiak Javier Barbarin Alegría alkateordearen esku uztea, egun horietan nire ordez jardun dezan.

2.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, interesdunari jakinaraztea eta Osoko Bilkurari haren berri ematea.

Arroitzen, 2018ko ekainaren 25ean.–Alkate udalburua, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L1909129