149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Alkatetzaren eskuordetzea ezkontza zibilak egiteko

2019ko ekainaren 24an, Aranguren Ibarreko Udaleko alkate Manuel Romero Pardok 32/2019 Ebazpena eman zuen. Hona hemen, hitzez hitz, haren testu osoa:

Eskumenak eskuordetzeko aplikatzen diren artikuluen edukia kontuan hartuta, alegia: Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 23.4 eta gainerako artikuluak, eta Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 43.4, 43.5, 44. eta gainerako artikuluak,

EBAZTEN DUT:

1.–Ezkontza zibilak egiteko Aranguren Ibarreko Udalaren eskumena zinegotzi guztiei eskuordetzea.

2.–Eskuordetza hau eraginkorra izan dadin, onartu egin beharko dute zinegotziek. Onartu egiten dutela ulertuko da, preseski kontrakoa adierazten ez badute hiru egun balioduneko epean, dagokion jakinarazpenaren biharamunetik aitzina kontatzen hasita.

3.–Ebazpen hau jakinaraztea pertsonalki eragiten dien zinegotziei.

4.–Osoko Bilkurari ebazpenaren berri ematea, egiten duen hurrengo bilkuran, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Mutiloan, 2019ko uztailaren 3an.–Alkate udalburua, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1909296