149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANARATXE

Aldaketa, Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Aranatxeko Udalak, 2019ko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aldaketa behin betiko onetsi eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aranaratxen, 2019ko uztailaren 3an.–Alkatea, María Asunción Arrastio Corres.

Iragarkiaren kodea: L1909169