149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Eskumenak Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea

Antsoaingo Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen 2019ko ekainaren 28an. Hona haren testu osoa:

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluak baimena ematen dio alkateari bere eskudantziak Tokiko Gobernu Batzarraren esku uzteko, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.3 artikuluan ezarritako mugekin.

Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Alkatetzaren honako eskudantzia hauek Tokiko Gobernu Batzarraren esku uztea:

a) Kudeaketa ekonomikoa garatzea, onetsitako aurrekontuaren arabera, hau da, baimena, xedapena eta ordainketa burutzea honako arlo hauetan azaltzen diren muga-ekonomikoen barruan:

–Kontratazio eta lagapenei dagokienez, dagokion BEZ-a kenduta, Kontratuei Buruzko Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoa baino aurrekontu handiagoa duten espedienteak (40.000 euro baino gehiagoko obrak eta 15.000 baino gehiagoko zerbitzu eta hornidurak barne hartzen dituztenak).

–Dirulaguntzei dagokienez, horiek arautzen dituen ordenantza orokorreko 9. artikuluak honako hau ezartzen du:

Tokiko Gobernu Batzarra ordenantza honetan aipatzen den deialdiaren oinarriak onetsi, argitaratu, zuzendu, luzatu edo deuseztatzeko organoa da, baita dirulaguntza guztien kontzesioa erabaki edo ukatzekoa eta haien zenbatekoa zehaztekoa, dagokion batzordeak txostena egin ondoan.

–Fakturak ordaintzeko baimena: Gobernu Batzarraren esku utzitako espediente eta gastuen ordainagiriei dagozkionak.

b) Lan eskaintza publikoa onestea, baita langileak hautatzeko proben oinarriak ere.

c) Planeamendu orokorra garatzeko tresnen onespenak, Osoko Bilkurari ez dagozkionean, baita hirigintzaren kudeaketarako eta urbanizazio proiektuetako tresnena ere.

Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta haren berri ematea Udalbatzari, horrek egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2019ko uztailaren 2an.–Alkate udalburua, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1909133