149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Udaltzaingoko inspektoreordea izendatzea (b maila)

100. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 25ean, argitaratu zen deialdi bat oposizio-lehiaketa bidez bete zedin Udaltzaingoko inspektoreordeen lanpostu bat (B maila), Tuterako Udaltzaingoaren zerbitzurako. Hala, hautaproben epaimahaiak igorritako proposamenarekin bat, Alkatetzaren 1297. Ebazpenaren bidez (2019ko uztailaren 17koa), Ricardo Casamian Gil izendatu zen Tuterako Udalaren zerbitzuko inspektoreorde, Udaltzaingoari atxikia; hori dena, 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikulua betez (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua. Postuaren jabetza hartzen denetik hasita izanen ditu ondorioak izendapenak, eta izendapena jakinarazten denetik 30 eguneko epean hartu beharko da jabetza.

Tuteran, 2019ko uztailaren 18an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L1909663