149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA.

Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 28an emandako 16/2019 Ebazpenaren bidez, Vianako Balorazio Txostena onetsi zen (2019ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 15ekoa). Ebazpen horren aurka zenbait gora jotzeko errekurtso aurkeztu dira, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean ekainaren 4ko 019/461204, 2019/461592 eta 2019/461598 eta ekainaren 5eko 2019/464114, 2019/464787, 2019/465102, 2019/465478, 2019/465508, 2019/465598, 2019/465652 eta 2019/466305 sarrera-zenbakiak dituztenak. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean adierazitako bideetatik edozein erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopiak interesdunen eskura daude Nafarroako Zerga Ogasuneko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuan (Karlos III.aren etorbidea 4, beheko solairua, Iruña, Nafarroako Gorteak kaletik sartuta).

Iruñean, 2019ko uztailaren 22an.–Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuko zuzendaria, Sergio Osés Amézqueta.

Iragarkiaren kodea: F1909780