149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

349E/2019 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, ingurumen txosten estrategikoa egiten duena Berbintzanako Arau Subsidiarioen egiturazko aldaketa egiteari buruz, 3. poligonoko 557. lurzatian. Julio Duque Suescun da aldaketa horren sustatzailea.

Aldaketa 2018ko abenduaren 18an hasiera batez onetsi ondoren, jendaurrean egoteko epe bat ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2019ko 17. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 25ekoan.

Aldaketa txikia da honakoa, Ingurumen ebaluazioari buruzko 21/2013 Legearen 5. artikuluan definitua; eta lege horren 6. artikuluko aplikazio eremuan ezartzen denaren arabera, ingurumen ebaluazio sinplifikatuaren prozedura bete behar du.

Aldaketaren xedea 557A azpilurzatiaren sailkapena aldatzea da, hiri lurzoru izatetik lurzoru urbanizaezina izatera pasatzeko, lurzati osoak lurzoru urbanizaaezinaren sailkapena izan dezan.

Arau subsidiarioen indarraldian, 557A azpilurzatiak nekazaritzako erabilera eta landa lurzati bati dagozkion ezaugarriak izan ditu, eta, beraz, sailkapena aldatu eta lurzoru urbanizaezinekoa bihurtzeko proposamena bat dator eta koherentea da gaur egun dituen ezaugarriekin, eta ez du ukipenik eragiten ingurumenean.

Kontuan harturik egoki bete dela ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ingurumen txosten estrategikoa egitea Berbintzanako Arau Subsidiarioen aldaketa egituratzailea egitearen alde, 3. poligonoko 557. lurzatian. Sustatzailea Julio Duque Suescun da.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Berbintzanako Udalari eta Hirigintza Atalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko ekainaren 17an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1908243