149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

352/2019 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezartzen baita Nafarroako Foru Komunitatean urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko zikloen eskaintza 2019-2020 ikasturterako, eta, horrekin batera, onarpen prozeduraren egutegia eta jarraibideak, eskola-egutegiari eta ordutegi orokorrari buruzko jarraibideak eta ziklo horien antolamenduari eta funtzionamenduari buruzkoak.

Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoak 1. eta 2. artikuluetan ezartzen du lanbide heziketako sistemaren helburuetako bat dela funts publikoekin ordaintzen den prestakuntza-eskaintzak aukera ematea prestakuntza bizitza osoan zehar jasotzeko, betiere aurreikuspen eta egoera pertsonal eta profesional desberdinetara egokituta.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 5. artikuluko 1. apartatuak ezartzen du herritar guztiek izan behar dutela bizitza osoan prestatzeko aukera, hezkuntza sistemaren barrenean eta kanpoan, horrela eskuratu, eguneratu, osatu eta zabaldu ditzaten garapen pertsonalerako eta profesionalerako ahalmenak, ezagupenak, trebetasunak eta gaitasunak.

Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren esparruan lanbide heziketaren antolamendua eta garapena arautzen dituen maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuaren 5. artikuluan lanbide heziketa ikasteko urrutiko modalitatea ezartzen da, eta 26. artikuluan, berriz, urrutiko lanbide heziketarako plataforma bat sortuko dela, berrikuntzaren ildo estrategikoen barrenean.

Azkenik, uztailaren 19ko 122/2010 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako hezkuntza sistemaren barruan online modalitatean emanen den urrutiko Lanbide Heziketaren ezarpena eta antolaketa arautu ziren.

Hortaz, ikusirik Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak emandako txostena, non helduen ezaugarrietara egokitutako Lanbide Heziketako tituluak ikaskuntza-ingurune birtualen bidez lortzera bideratutako prestakuntza eskaintza bat ezartzearen alde agertzen baita, ebazpen hau ematen da. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako hezkuntza sisteman urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko eskaintza ezartzea 2019-2020 ikasturterako, ebazpen honen 1. eranskinean azaltzen diren heziketa zikloetan eta ikastetxeetan Lanbide Heziketako tituluak lortzen laguntzearren.

2. 2019-2020 ikasturtean urrutiko Lanbide Heziketa online modalitatean egin nahi duten pertsonak onartu eta matrikulatzeko prozeduraren egutegia eta jarraibideak onestea. Ebazpen honen 2. eta 4. eranskinetan ageri dira.

3. 2019-2020 ikasturtean urrutiko Lanbide Heziketa online modalitatean emanen duten ikastetxeen eskola-egutegiari eta ordutegi orokorrari buruzko berariazko jarraibideak onestea. Ebazpen honen 3. eranskinean ageri dira.

4. 2019-2020 ikasturtean urrutiko Lanbide Heziketa online modalitatean emanen duten ikastetxeen antolamendua eta funtzionamendua arautzeko berariazko jarraibideak onestea. Ebazpen honen 5. eranskinean ageri dira.

5. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, Giza Baliabideen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalera, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, Eskolatze Bulegora, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegora eta ukitutako ikastetxeetara.

7. Ebazpen honen eta dagozkion eranskinen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko ekainaren 12an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

1. ERANSKINA

Urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko eskaintza

2019-2020 ikasturtea

1.–Eskaintza.

1. Urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko eskaintza hau partziala da, maiatzaren 26ko 54/2008 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera; hortaz, lanbide moduluka egiten da matrikula.

2. Lanbide modulu bakoitzerako 40 ikaspostu eskaintzen dira, salbu eta “Plataforma anitzeko aplikazioen garapena” zikloko 1.etik 6.era bitarteko moduluetan eta “Web aplikazioen garapena” zikloko 1.etik 6.era bitarteko moduluetan, horietan 20 ikaspostu eskainiko baitira zikloko modulu bakoitzeko. Aipatu zikloetako batean eta bi ziklo horietarako komunak diren sei moduluetako batean ikaspostu hutsik baldin badago, ikaspostuak esleitzen ahalko zaizkie beste zikloko inskripzioei.

Moduluren batean hamabost ikasle baino gutxiago inskribatzen badira, Hezkuntza Departamentuak 2019-2020 ikasturteko eskaintzatik kentzen ahalko du, eta hurrengo ikasturteetan eskaintzen segituko duen baloratuko du, zikloetako lanbide moduluetan matrikulatutako ikasleen arabera.

3. Honako hau da Nafarroako hezkuntza sisteman urrutiko modalitatean online emanen den Lanbide Heziketaren eskaintza 2019-2020 ikasturterako:

3.1. Erdi mailako heziketa zikloak.

a) Osasun larrialdiak (HLO).

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1. Oinarrizko patologia eta anatomofisiologia.

2. Osasun logistika larrialdietan.

3. Laguntza psikologikoa larrialdi egoeretan.

4. Hasierako osasun arreta larrialdi egoeretan.

5. Osasun arloko ekipamendua.

6. Osasun arreta berezia larrialdi egoeretan.

7. Pazienteak ebakuatu eta lekualdatzea.

8. Enpresa eta ekimen ekintzailea.

9. Telelarrialdia.

10. Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

11. Larrialdi planak eta aurreikus daitezkeen arriskuetarako baliabideak.

12. Ibilgailuaren mekanikako prebentziozko mantentze-lanak.

13. Lantokiko prestakuntza (presentziala).

b) Hozteko eta girotzeko instalazioak (HLO).

Modulu hauek eskaintzen dira:

1. Makina eta tresneria termikoak.

2. Instalazioak muntatzeko teknikak.

3. Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

4. Instalazio elektrikoak eta automatismoak.

5. Hozteko ekipamendu komertzialaren muntaketa eta mantentze-lanak.

6. Hozteko instalazio industrialen muntaketa eta mantentze-lanak.

7. Hozteko eta aire-girotzeko instalazioen konfigurazioa.

8. Aire-girotze, aireztatze eta erauzteko instalazioen muntaketa eta mantentze-lanak.

9. Enpresa eta ekimen ekintzailea.

7, 8 eta 9 zenbakiez adierazitako moduluak lehen aldiz ezarriko dira 2019-2020 ikasturtean.

c) Sistema mikroinformatikoak eta sareak (HLO).

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1. Sare lokalak.

2. Postu bakarreko sistema eragileak.

3. Bulegotikako aplikazioak.

4. Tresneria muntatzea eta mantentzea.

5. Sareko zerbitzuak.

6. Web aplikazioak.

7. Oinarrizko ingelesa I (NA04).

8. Sareko sistema eragileak.

9. Segurtasun informatikoa.

10. Mikroinformatikako aholkularitza eta salmenta (NA05).

11. Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

12. Enpresa eta ekimen ekintzailea.

13. Lantokiko prestakuntza (presentziala).

3.2. Goi mailako heziketa zikloak.

a) Administrazioa eta finantzak (HLO).

Modulu hauek eskaintzen dira:

1. Giza baliabideak eta gizarte-erantzukizun korporatiboa.

2. Bulegotika eta informazioaren prozesuak.

3. Merkataritza jardueraren prozesu integrala.

4. Ingelesa I (NA01).

5. Ingelesa.

6. Lege eta enpresa arloko dokumentazioaren kudeaketa.

7. Komunikazioa eta bezeroentzako arreta.

8. Finantzen kudeaketa.

9. Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

5, 6, 7, 8 eta 9 zenbakiez adierazitako moduluak lehen aldiz ezarriko dira 2019-2020 ikasturtean.

b) Sareko sistema informatikoen administrazioa (HLO).

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1. Sistema eragileen ezarpena.

2. Hardwarearen oinarriak.

3. Marka-lengoaia eta informazioa kudeatzeko sistemak.

4. Sareen plangintza eta administrazioa.

5. Datu-baseen kudeaketa.

6. Web aplikazioen ezarpena.

7. Ingelesa I (NA01).

8. Sistema eragileen administrazioa.

9. Sareko zerbitzuak eta Internet.

10. Datu-baseen sistema kudeatzaileen administrazioa.

11. Segurtasuna eta erabilgarritasun handia.

12. Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

13. Enpresa eta ekimen ekintzailea.

14. Sareko sistema informatikoak administratzeko proiektua.

15. Lantokiko prestakuntza (presentziala).

d) Automatizazio eta robotika industriala (LOE).

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1. Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak.

2. Potentzia sistemak.

3. Industria-informatika.

4. Ingelesa I (NA01).

5. Sistema sekuentzial programagarriak.

6. Neurketa eta erregulazio sistemak.

7. Dokumentazio teknikoa.

8. Enpresa eta ekimen ekintzailea.

9. Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

10. Sistema programagarri aurreratuak.

11. Robotika industriala.

12. Industria-komunikazioak.

13. Automatizazio industrialeko sistemen integrazioa.

14. Automatizazioko eta robotika industrialeko proiektua.

15. Lantokiko prestakuntza (presentziala).

d) Zentral elektrikoak (LOE).

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1. Zentraletako sistema elektrikoak.

2. Arrisku elektrikoen prebentzioa.

3. Produkzio elektrikoko zentralak.

4. Ingelesa (tarteko maila).

5. Telekontrola eta automatismoak.

6. Azpiestazio elektrikoak.

7. Enpresa eta ekimen ekintzailea.

8. Giza taldeen koordinazioa.

9. Zentral elektrikoetako eragiketak.

10. Zentral elektrikoetako mantentze-lanak.

11. Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

12. Zentral elektrikoen proiektua.

13. Lantokiko prestakuntza (presentziala).

e) Plataforma anitzeko aplikazioen garapena (HLO).

Modulu hauek eskaintzen dira:

1. Ingelesa I (NA01) / Ingelesa II (NA02).

2. Marka-lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak.

3. Sistema informatikoak.

4. Datu-baseak.

5. Programazioa.

6. Garapen inguruneak.

7. Web garapena (NA12).

8. Datuetarako sarbidea.

9. Multimedia-programazioa eta gailu mugikorrak.

10. Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

11. Interfazeen garapena.

12. Zerbitzu eta prozesuen programazioa.

13. Enpresa-kudeaketako sistemak.

14. Enpresa eta ekimen ekintzailea.

11, 12, 13 eta 14 zenbakiez adierazitako moduluak lehen aldiz ezarriko dira 2019-2020 ikasturtean. Ingelesa I eta Ingelesa II moduluak batera eskaintzen dira. 1etik 6ra zenbakiez adierazitako moduluak komunak dira “Plataforma anitzeko aplikazioen garapena” eta “Web aplikazioen garapena” zikloetarako, batera ematen dira biotarako.

f) Web aplikazioen garapena (HLO).

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1. Ingelesa I (NA01) / Ingelesa II (NA02).

2. Marka-lengoaiak eta informazioa kudeatzeko sistemak.

3. Sistema informatikoak.

4. Datu-baseak.

5. Programazioa.

6. Garapen inguruneak.

7. Web garapena bezero-ingurunean.

8. Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

9. Web garapena zerbitzari-ingurunean.

10. Web aplikazioen hedapena.

11. Web interfazeen diseinua.

12. Enpresa eta ekimen ekintzailea.

13. Web aplikazioak garatzeko proiektua.

14. Lantokiko prestakuntza (presentziala).

11, 12, 13 eta 14 zenbakiez adierazitako moduluak lehen aldiz ezarriko dira 2019-2020 ikasturtean. Ingelesa I eta Ingelesa II moduluak batera eskaintzen dira. 1etik 6ra zenbakiez adierazitako moduluak komunak dira “Plataforma anitzeko aplikazioen garapena” eta “Web aplikazioen garapena” zikloetarako, batera ematen dira biotarako.

g) Haur Hezkuntza (HLO).

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1. Haur Hezkuntzaren didaktika.

2. Garapen sozioafektiboa.

3. Autonomia pertsonala eta haurren osasuna.

4. Haurren jolasak eta horien metodologia.

5. Garapen kognitiboa eta mugimenduarena.

6. Adierazpena eta komunikazioa.

7. Trebetasun sozialak.

8. Enpresa eta ekimen ekintzailea.

9. Familiekin esku hartzea eta arrisku soziala duten adingabeen arreta.

10. Lehen sorospenak.

11. Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

12. Ingelesa I (NA01).

13. Haurrei arreta emateko proiektua (presentziala).

14. Lantokiko prestakuntza (presentziala).

h) Turismoko ostatuen kudeaketa (HLO).

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1. Merkatu turistikoaren egitura.

2. Protokoloa eta harreman publikoak.

3. Turismo marketina.

4. Harrera eta erreserbak.

5. Pisuen saila kudeatzea.

6. Ingelesa.

7. Atzerriko bigarren hizkuntza (Frantsesa).

8. Turismoko ostatuen zuzendaritza.

9. Giza baliabideak ostatuetan.

10. Ekitaldiak merkaturatzea.

11. Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

12. Enpresa eta ekimen ekintzailea.

13. Turismoko ostatuak kudeatzeko proiektua.

14. Lantokiko prestakuntza (presentziala).

i) Marketina eta publizitatea (HLO).

Ziklo osoa eskaintzen da, modulu hauekin:

1. Marketin arloko politikak.

2. Marketin digitala.

3. Enpresaren kudeaketa ekonomiko eta finantzarioa.

4. Komunikazio-materiala diseinatzea eta egitea.

5. Komunikabideak eta komunikazio-euskarriak.

6. Merkataritza-ikerketa.

7. Ingelesa I (NA01).

8. Harreman publikoak eta marketin ekitaldien antolaketa.

9. Merkataritza-ikerketako landa-lana.

10. Produktuak eta zerbitzuak merkaturatzea.

11. Bezeroaren, kontsumitzailearen eta erabiltzailearen arreta.

12. Ingelesa.

13. Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

14. Marketin eta publizitate proiektua.

15. Lantokiko prestakuntza (presentziala).

j) Garraioa eta logistika (LOE).

Modulu hauek eskaintzen dira:

1. Garraioaren eta logistikaren kudeaketa administratiboa.

2. Enpresaren kudeaketa ekonomiko eta finantzarioa.

3. Biltegiratzearen logistika.

4. Bidaiarien garraioaren antolamendua.

5. Garraioaren eta logistikaren merkaturatzea.

6. Ingelesa I (NA01).

7. Hornitzeko logistika.

8. Salgaien garraioaren antolamendua.

9. Lanerako prestakuntza eta orientabideak.

10. Ingelesa.

11. Atzerriko bigarren hizkuntza (Frantsesa).

12. Salgaien nazioarteko garraioa.

13. Nazioarteko merkataritzaren kudeaketa administratiboa.

10, 11, 12 eta 13 zenbakiez adierazitako moduluak lehen aldiz ezarriko dira 2019-2020 ikasturtean.

2.–Ikastetxeak.

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA

IKASTETXEA

HERRIA

Turismoko ostatuen kudeaketa

“Burlada FP” IB

Burlata

Plataforma anitzeko aplikazioen garapena

Lizarrako Politeknikoa IB

Lizarra

Web aplikazioen garapena

Zentral elektrikoak

Energia Berriztagarrien Goi Mailako IB

Imarkoain

Administrazioa eta finantzak

“María Ana Sanz” Administrazioko, Merkataritzako eta Informatikako IB

Iruña

Sareko sistema informatikoen administrazioa

Marketina eta publizitatea

Haur Hezkuntza

“Hezitzaile Eskola” IB

Iruña

Garraioa eta Logistika

“Cuatrovientos” IB pribatua

Iruña

Automatizazioa eta robotika industriala

“San Juan-Donibane” IB

Iruña

ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOA

IKASTETXEA

HERRIA

Osasun larrialdiak

“Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioa (ESTNA)” IB

Iruña

Hozteko eta girotzeko instalazioak

“Virgen del Camino” IBP

Iruña

Sistema mikroinformatikoak eta sareak

“ETI” IBP

Tutera

2. ERANSKINA

Urrutiko Lanbide Heziketa online eginen duten ikasleak onartzeko
eta matrikulatzeko prozedurarako jarraibideak

2019-2020 ikasturtea

1.–Baldintzak.

Urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko eskaintzen diren moduluetan ikaspostua eskatzeko, betebehar hauek bete beharko dira:

a) Erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetan onartua izateko prozedura arautzen duen apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 5.1 eta 5.2 oinarrian eta 7.1 eta 7.2 oinarrian, hurrenez hurren, ezarritako sarrera-baldintzak betetzen direla frogatzea.

b) Gutxienez 18 urte beteak izatea izena ematen den urte naturalean.

2.–Onartzeko irizpideak.

1. Urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko ikasketetan ikasleak onartzeko irizpideak, uztailaren 19ko 122/2010 Foru Aginduaren 6. artikuluan ezarrita direnak, garatuz, lehentasun irizpide hauen arabera prestatuko da erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloetako modulu bakoitzean inskribatzeko eskatzen duten ikasleen lehentasun zerrenda:

–Lehenik: zer ziklotan inskribatzeko eskatzen den, haren moduluren bat gainditu dutenak urrutiko modalitatean (online) 2018-2019 ikasturtean.

–Bigarrenik: zer ziklotan inskribatzeko eskatzen den, haren moduluren bat gainditu dutenak eskaintzaren edozein modalitatetan, 2018-2019 ikasturtean izan ez bada; edo eskatzen duten zikloko lanbide kualifikazioetako gaitasun-unitateren bat badutela frogatu dutenak.

–Hirugarrenik: zer modulutan inskribatzeko eskatzen duten, haien zikloarekin zerikusia duen lan esperientzia frogatzen dutenak; urtebetekoa gutxienez, lanaldi osoan, inskribatzeko epea bukatzen den egunean.

–Laugarrenik: zer modulutan inskribatzeko eskatzen duten, haien zikloarekin zerikusirik ez duen lan esperientzia frogatzen dutenak; urtebetekoa gutxienez, lanaldi osoan, inskribatzeko epea bukatzen den egunean.

–Bosgarrenik: lan esperientzia frogatzen ez dutenak, edo urtebetetik beherakoa dutenak lanaldi osoan, inskribatzeko epea bukatzen den egunean.

2. Sortzen diren bost talde horietan, lehentasun zerrenda irizpide hauei jarraikiz prestatuko da:

a) Honela ordenatuko da lehen taldea:

–Lehenik: eskatzen den urrutiko Lanbide Heziketako online modalitateko zikloa Nafarroan egin duten ikasleak.

–Bigarrenik: eskatzen den urrutiko Lanbide Heziketako online modalitateko zikloa beste autonomia erkidego batean egin duten ikasleak.

Honela ordenatuko dira bi talde horiek:

–Lehenik: kasuan kasuko zikloaren barruan gainditutako, aitortutako edo baliozkotutako modulu kopuruaren arabera eta/edo frogatutako gaitasun-unitate kopuruaren arabera, kopuru handienetik txikienerako hurrenkeran ordenatuta. Zenbatzearen ondorioetarako, balio berekotzat jotzen dira modulua eta gaitasun-unitatea.

–Bigarrenik: puntu-berdinketarik bada, zikloan sartzeko erabilitako baldintzari buruzko ikasketa-espedientearen batez besteko notari erreparatuta ebatziko da, nota altuenetik txikienerako hurrenkeran ordenatuta.

–Hirugarrenik: puntu-berdinketa hausten ez bada, Eskolatze Batzorde Nagusian egindako zozketa publikoaren emaitza aplikatuko da, zozketa hori 2019-2020 ikasturteko onarpen prozesuetan aplikatzekoa baita.

b) Honela ordenatuko da bigarren taldea:

–Lehenik: kasuan kasuko zikloaren barruan gainditutako, aitortutako edo baliozkotutako modulu kopuruaren arabera eta/edo frogatutako gaitasun-unitate kopuruaren arabera, kopuru handienetik txikienerako hurrenkeran ordenatuta. Zenbatzearen ondorioetarako, balio berekotzat jotzen dira modulua eta gaitasun-unitatea.

–Bigarrenik: puntu-berdinketarik bada, zikloan sartzeko erabilitako baldintzari buruzko ikasketa-espedientearen batez besteko notari erreparatuta ebatziko da, nota altuenetik txikienerako hurrenkeran ordenatuta.

–Hirugarrenik: puntu-berdinketa hausten ez bada, Eskolatze Batzorde Nagusian egindako zozketa publikoaren emaitza aplikatuko da, zozketa hori 2019-2020 ikasturteko onarpen prozesuetan aplikatzekoa baita.

c) Honela ordenatuko da hirugarren taldea:

–Lehenik: zikloarekin loturiko eta frogatutako lan esperientziaren arabera, egunetan kontatua, lan esperientzia handienetik txikienerako hurrenkeran ordenatuta. Onarpen eta orientazioko batzordearen eskumena da lan esperientzia hori zehaztea.

–Bigarrenik: puntu-berdinketarik bada, zikloan sartzeko erabilitako baldintzari buruzko ikasketa-espedientearen batez besteko notari erreparatuta ebatziko da, nota altuenetik txikienerako hurrenkeran ordenatuta.

–Hirugarrenik: puntu-berdinketa hausten ez bada, Eskolatze Batzorde Nagusian egindako zozketa publikoaren emaitza aplikatuko da, zozketa hori 2019-2020 ikasturteko onarpen prozesuetan aplikatzekoa baita.

d) Honela ordenatuko da laugarren taldea:

–Lehenik: frogatutako lan esperientziaren arabera, egunetan kontatua, lan esperientzia handienetik txikienerako hurrenkeran ordenatuta. Onarpen eta orientazioko batzordearen eskumena da lan esperientzia hori zehaztea.

–Bigarrenik: puntu-berdinketarik bada, zikloan sartzeko erabilitako baldintzari buruzko ikasketa-espedientearen batez besteko notari erreparatuta ebatziko da, nota altuenetik txikienerako hurrenkeran ordenatuta.

–Hirugarrenik: puntu-berdinketa hausten ez bada, Eskolatze Batzorde Nagusian egindako zozketa publikoaren emaitza aplikatuko da, zozketa hori 2019-2020 ikasturteko onarpen prozesuetan aplikatzekoa baita.

e) Honela ordenatuko da bosgarren taldea:

–Lehenik: zikloan sartzeko erabilitako baldintzari buruzko ikasketa-espedientearen batez besteko notari erreparatuta ebatziko da, nota altuenetik txikienerako hurrenkeran ordenatuta.

–Bigarrenik: puntu-berdinketa hausten ez bada, Eskolatze Batzorde Nagusian egiten den zozketa publikoaren emaitza aplikatuko da, zozketa hori 2019-2020 ikasturteko onarpen prozesuetan aplikatzekoa baita.

3.–Ikaspostuak gordetzea.

1. Uztailaren 19ko 122/2010 Foru Aginduaren 6.2 artikuluan xedatutakoa garatuz, modulu bakoitzean bi ikaspostu gordeko dira desgaitasuna frogatzen duten ikasleentzat.

2. Orobat, modulu bakoitzean bi ikaspostu gordeko dira goi mailako edo goi errendimenduko kirolari izatea frogatzen duten ikasleentzat.

3. Modulu batean bi pertsonak baino gehiagok frogatzen badute desgaitasuna, edo modulu batean bi pertsonak baino gehiagok frogatzen badute goi mailako edo goi errendimenduko kirolari izatea, honako irizpide hauek erabiliko dira gordetako ikaspostuen adjudikazioa ebazteko:

a) Ikaspostua gordetzea desgaitasuna izateagatik: sartzeko nota altuenaren arabera esleituko da.

b) Ikaspostua gordetzea goi mailako edo goi errendimenduko kirolari izateagatik: Lanbide Heziketako zikloetan onartzeko prozeduraren jarraibideak eta egutegia arautzen dituen apirilaren 5eko 177/2019 Ebazpenaren I. eranskinean jasotakoaren arabera esleituko da (“Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik” oinarria, 2.b) atala).

4. Norbaitek kasu batengatik baino gehiagorengatik eskatuz gero ikaspostua gordetzeko, eskaerak ordena honen arabera lehenetsiko dira:

–Lehenik: ikaspostua gordetzea desgaitasunagatik.

–Bigarrenik: ikaspostua gordetzea goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik.

5. Ikasle berezi horientzat gordetako ikaspostuak betetzen ez badira, eskaintza orokorrekoei gehituko zaizkie.

4.–Onarpen prozesua.

1. Epe bakar bat dago urrutiko Lanbide Heziketa online egiteko onartua izateko prozesurako: epe arrunta. Ikasturtearen gainerako zatia epetik kanpokotzat jotzen da.

2. Onarpen prozesuaren epe arruntean parte hartuko dute sartzeko baldintzak betetzen dituztela frogatuta inskribatzen diren pertsonek. Onartuen behin-behineko zerrenda eta behin betiko zerrenda argitaratuko dira.

3. Epe arrunteko onarpen prozesua bukatuta, inguruabar hauen ondorioz esleitu gabe gelditzen diren ikaspostuak esleituko dira:

a) Onartutako pertsonak ezarritako epean ez matrikulatzeagatik.

b) Matrikulatuta egonda ere, kurtsoaren hasiera egunetik 15 eguneko epean kurtsoa hasten ez dutenei ofiziozko baja emateagatik.

c) Beste edozein inguruabar.

5.–Eskaerak aurkeztea.

1. Eskatzaile bakoitzak behar bezala beterik aurkeztu beharko du heziketa ziklo bakar baterako eskaera bakar bat, Nafarroako Gobernuaren Tramiteen Katalogoko Lanbide Heziketaren online modalitateko fitxan inskribatzeko agertzen diren ereduei egokitua. Honako helbide honetan daude ereduak:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3674/Formacion-Profesional-on-line

Zer ikastetxetan eskaintzen diren aukeratutako heziketa zikloa eta moduluak, haren bulego administratiboetan aurkeztuko da inskribatzeko eskaera, edo, bestela, telematika bidez. Ikastetxeek eskabide-orriaren fotokopia zigilatua emanen diete eskatzaileei, zein egunetan sartu den adierazita.

Aipatu fitxan onarpen prozesurako jarraibideak dituzten agiriak izanen dira. Gainditutako moduluak baliozkotzeko edo aitortzeko eskaerei buruzko informazioa ere egonen da, ikaspostua lortu eta zikloan matrikulatu diren ikasleentzat.

2. Inskribatzeko eskabidea aurkezteko epea 2019ko irailaren 2tik 6ra bitartekoa da (14:00ak arte).

3. Inskribatzeko eskabidean 6 modulu eskatzen ahal dira gehienez ere. Inskripzioa ez eskatzeko gomendatzen da honako egoera honetan dauden moduluetan: horien baliozkotzea estatuko oinarrizko araudian ezarrita egonda, Nafarroako araudiaren arabera baliozkotu edo aitortzen ahal direnak.

4. Ezin da urrutiko LHren online modalitaterako eskaintzen diren zikloetatik batean baino gehiagotan inskribatu, ez eta ikastetxe batean baino gehiagotan ere. Eskabide bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geldituko dira guztiak, eta, ondorioz, ez dira tramitatuko.

5. Onarpen prozesuan parte hartuko dute, bakar-bakarrik, urrutiko LHren online modalitatean sartzeko ezarritako baldintzak betetzen dituztela frogatzen duten pertsonek.

6.–Inskribatzeko eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1. Inskribatzeko eskabidearen ereduetan adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da, ukatu gabe atzerritarrek derrigorrezkoa ez den irakaskuntza sisteman espainiarren baldintza berberetan sartzeko duten eskubidea, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren arabera.

2. Erantsi beharreko dokumentazioa:

a) Onarpen prozesuan aurkezten diren ikasle guztientzat:

–Inskribatzeko eskabide bakar bat, gehienez ere sei modulu hautatuz.

–NANaren, AIZren, pasaportearen edo baliokidearen fotokopia.

b) Urrutiko LHren online modalitatean eskatutako zikloko moduluetan matrikulaturik egon ez diren ikasleen kasuan:

–Eskatutako zikloan sartzeko baldintzak betetzen direla frogatzen duen dokumentazioa.

–Eskatutako zikloari dagokion sarrera nota frogatzen duen dokumentazioa.

c) Aukerakoak:

–Ikaspostua eskatzen bada ikaspostuak gordetzeko ezarritako bideren bat erabiliz, behar diren frogagiriak aurkeztu beharko dira, eranskin honen 7. jarraibidean ezarritakoari jarraikiz.

–Hala badagokio, inskripzioaren xedeko moduluei dagokien zikloko moduluak gainditu izana frogatzeko dokumentazioa. Modulu horiek Nafarroan gainditu badira eta hori Educa kudeaketa sisteman agertzen bada, ez da frogagiririk aurkeztu beharko, ofizioz egiaztatuko baita.

–Hala badagokio, inskripzioaren xedeko moduluei dagokien lanbide heziketako titulu berean sartutako gaitasun-unitateak gainditu dituela frogatzen duen dokumentazioa.

–Hala badagokio, lan esperientzia frogatzeko dokumentazioa, eranskin honen 8. jarraibidean adierazitakoari jarraikiz.

7.–Desgaitasuna izateagatik edo goi mailako edo goi errendimenduko kirolaria izateagatik ikaspostua gordetzeko aukera izateko aurkeztu beharreko dokumentazioa.

1. Desgaitasuna dutenentzat gordetako ikaspostu bat nahi dutenek agiri hauetako bat aurkeztu behar dute egoera hori frogatzeko:

a) Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo kasuan kasuko autonomia erkidegoko organo eskudunak emandako ebazpena edo ziurtagiria (Nafarroan, egun, Eskubide Sozialetako Departamentua da organo eskuduna).

b) Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren (GSIN) ebazpena, Lanaren, Migrazioen eta Gizarte Segurantzaren Ministerioarena edo Defentsa Ministerioarena.

c) Nafarroako Gobernuko Eskubide Sozialetako Departamentuko Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak emandako txartela, desgaitasun maila aitortzen duena, identifikatzeko baliozko dokumentu batekin batera.

2. Goi mailako edo goi errendimenduko kirolari izateagatik gordetako ikaspostu bat nahi dutenek Lanbide Heziketako zikloetan onartzeko prozeduraren jarraibideak eta egutegia arautzen dituen buruzko apirilaren 5eko 177/2019 Ebazpenaren I. eranskinean adierazitako dokumentazioa aurkeztu behar dute (“Ikaspostuak gordetzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa, desgaitasuna izateagatik, goi mailako edo errendimendu handiko kirolaria izateagatik eta hezkuntza laguntzako berariazko premiak izateagatik” oinarria, 1.b) atala).

3. Ikaspostua gordetzeko eskatzen duten ikasleek 2019ko irailaren 6ko 14:00ak baino lehen aurkeztu beharko dute horretarako baldintzak betetzen dituztela frogatzen duen dokumentazioa, inskribatzeko eskabidea aurkeztu zuten ikastetxean.

Dokumentazio hori adierazitako datan aurkezten ez badute, ez dute aukerarik izanen kasuan kasuko onarpen prozesuan eskatutako ikaspostuak gordetzeko.

8.–Lan esperientziaren ziurtagiria.

1. Dokumentu hauen bitartez frogatuko da lan esperientzia:

a) Besteren konturako langileak: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria (lan bizitzaren txostena) edo Lan Mutualitatearena. Ziurtagiri horretan, enpresa, lan kategoria (kotizazio taldea) eta kontratazio aldia jasoko dira.

b) Norberaren konturako langileak: Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren ziurtagiria (lan bizitzaren txostena), autonomoen araubide berezian afiliatuta egondako aldiak jasotzen dituena.

Aurkezten den dokumentazioa aski ez bada behar bezala frogatzeko izangaiaren lan esperientzia, urrutiko LHren online modalitateko zikloko onarpen eta orientazio batzordeak informazio osagarria eskatzen ahalko du.

2. Urrutiko LHren online modalitateko zikloko onarpen eta orientazio batzordeak gainbegiratuko du aurkezten den lan esperientzia. Batzorde horrek lan esperientziaren gaineko frogagiriak aztertuko ditu, honako hauek egiaztatzeko:

–Aurkezten den lan esperientziak zenbateko zerikusia duen inskripzioaren xedeko zikloarekin.

–Inskripzioaren xedeko zikloarekin zerikusia duten lanetan zenbat lanegun egin dituen lanaldi osoan, eta zenbat lanegun egin dituen lanaldi osoan zikloarekin zerikusirik ez duten lanetan.

–Informazio hori onarpena barematzeko prozesua kudeatzen duen aplikazio informatikora eramatea.

9.–Jendaurrean jartzea baremoa aplikatzeko irizpideak eta erreklamazioak egiteko prozedura.

1. Baremoa aplikatzeko irizpideak eta, orobat, erreklamazioak egiteko prozedura jendaurrean jarri beharko dira.

2. Dokumentuz egiaztatzen ahal diren irizpideak bakarrik onartuko dira baremorako.

10.–Sarrerako nota.

Eskatutako ikasketei eta zikloei dagokien sarrera nota frogatzeko, honako honetan adierazitakoari jarraituko zaio: Nafarroan zikloetan onartzeko prozesua arautzen duen apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren 12. oinarria.

11.–Beste hezkuntza sistema batzuetatik etorritako pertsona helduak.

Atzerriko hezkuntza sistemetatik datozen ikasleek, eskabidearekin batera, ikasketen homologazioari buruzko baldintzapeko agiria edo behin betiko egiaztagiria aurkeztu beharko dute ikastetxean, batez besteko nota erakutsiko duena. Batez besteko notarik frogatu ezean, ikaslea bere taldeko azkeneko tokira eramanen da.

Dokumentazio hori aurkezteko azken eguna 2019ko irailaren 6a izanen da, 14:00ak baino lehen.

12.–Zozketa.

Puntu-berdinketak hausteko ebazpen honetan aipatzen den zozketa, 2019-2020 ikasturteko onarpen prozedurari dagokiona, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian egin zen, eta haren emaitza aplikatzekoa da helduentzat eskaintzen diren online modalitateko urrutiko LHko zikloetan onartzeko prozeduran, beharrezkoa izanez gero. Zozketa hori 2019ko otsailaren 15ean egin zen.

13.–Onarpena.

Ikaslea modulu batean onartutzat joko da hala agertzen denean onartutako ikasleen behin betiko zerrendetan, edo ikastetxeko zuzendaritzak ikaspostua esleitzen dionean, uztailaren 19ko 122/2010 Foru Aginduaren 7. artikuluan ezarritakoarekin bat.

14.–Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak. Matrikula egiteko egunak.

1. Lanbide modulu bakoitzean onartzen diren pertsonen zerrendak, behin-behinekoak eta behin betikoak, izanen dira onarpen prozeduraren emaitzen berri emateko bide ofiziala.

Zerrenda horiek, kasuan kasuko zikloko moduluetarako prestatuko direnak, 1. eranskinean aipatutako ikastetxeetan jarriko dira jendaurrean, baita Nafarroako Gobernuko Tramiteen Katalogoko Lanbide Heziketaren online modalitateko tramite-fitxan, helbide honetan:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3674/Formacion-Profesional-on-line

2. Lanbide modulu bakoitzean onartzen diren ikasleen behin-behineko zerrenda 2019ko irailaren 18an argitaratuko da.

3. Zer ikastetxetan aurkeztu den inskribatzeko eskabidea, hango zuzendaritzari igorri beharko zaizkio behin-behineko zerrendari egiten zaizkion erreklamazioak, dokumentazioa aurkeztean edo erregistratzean egindako akatsak zuzentzeko, 2019ko irailaren 18tik 20ra bitarte (14:00ak arte).

4. Lanbide modulu bakoitzean onartzen diren ikasleen behin betiko zerrenda 2019ko irailaren 25ean argitaratuko da, onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzen diren toki beretan.

5. Onartzen diren pertsonek 2019ko irailaren 26tik urriaren 2ra bitarte egin beharko dute matrikula, ikaspostua lortzen duten ikastetxean bertan eta egokitzen zaien moduluan.

6. Ikaspostua lortzen duten pertsonek epe horietan egin beharko dute matrikula. Ikasle onartuen behin betiko zerrendan adierazten diren epeetan egiten ez bada matrikula, ikasleak dagokion ikasposturako eskubidea galduko du.

7. Urrutiko Lanbide Heziketaren online modalitateko zikloetan matrikula eginda ere, kurtsoa hasten denetik 15 eguneko epean ikasle-jardueretan hasten ez diren ikasleei baja emanen die ofizioz ikastetxeak, non eta ez dagoen bidezko arrazoiren bat, eta matrikularen ondoriozko eskubide guztiak galduko dituzte.

8. Matrikula egiteko, hurrengo jarraibidean (“Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa”) adierazten den dokumentazioa aurkeztu beharko da.

15.–Matrikula. Matrikularen inprimakia eta dokumentazioa.

1. Matrikula egiteko, ikasleek horretarako inprimakia bete behar dute. Bertan, ikastetxeak eska dezakeen informazioa galarazi gabe, gutxienez honako informazio hau jasoko da:

a) Ikaslearen identifikazio datuak: deiturak eta izena, NANa/AIZ, sexua, Gizarte Segurantzaren zenbakia, jaiotzari buruzko datuak (eguna, herria, herrialdea), nazionalitatea, bizilekuari buruzko datuak eta harremanetarako datuak (helbidea, herria, posta kodea, telefonoa, helbide elektronikoa).

b) Zer ikasketatan egiten den matrikula, horri buruzko datuak: maila (erdi maila, goi maila), heziketa zikloa, lanbide moduluak, hizkuntza.

Matrikularen inprimakiak ikaslearen sinadura eraman behar du. Bi kopia aurkeztu beharko dira, eta horietako bat ikasleari itzuliko zaio, ikastetxeak zigilaturik, matrikula egin dela frogatzeko.

2. Honako dokumentazio hau ere aurkeztu beharko da:

–NANaren, AIZren, ANTaren, ikasle txartelaren edo horien baliokide baten fotokopia.

Inskribatzeko eta matrikulatzeko tramiteei dagozkien prozesu eta dokumentazio guztietan, ikaslearen izen-deiturak bat etorriko dira aipatu dokumentazioan agertzen direnekin.

Atzerritarrek ikasketa hauek Espainiakoen baldintza berberetan egiteko duten eskubidea galarazi gabe, Atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko urtarrilaren 11ko 4/2000 Lege Organikoaren arabera.

–Behar bezala justifikatutako kasuetan, eskatzaileei Osasun Txartelaren fotokopia eskatzen ahalko zaie.

–Egindako osasun azterketen txostena, ikasleak desgaitasun bat, gaixotasun bat edo beste osasun arazoren bat baldin badu, ikastetxeak jakin beharrekoa.

–Ikaspostua lortu den ikastetxean eskatzen zaion beste edozein dokumentazio.

3. Matrikulazioa egiteko eskatuko den dokumentazioa ikusgai jarriko da ikastetxearen iragarki-taulan eta web-orrian.

4. Matrikula eginda, 2019ko ekainean egitekoa den amaierako ebaluazioko deialdi arrunt baterako eskubidea izanen da.

16.–Onarpen prozesutik baztertzea eta matrikula bertan behera uztea.

1. Ikaspostua lortuta ere, ezartzen diren egunetan matrikulatzen ez direnak onarpen prozesutik baztertuko dira, eta esleitutako ikaspostuaren ondoriozko eskubide guztiak galduko dituzte.

2. Onarpen eta orientazio batzordeak, uztailaren 19ko 122/2010 Foru Aginduaren 7.3 artikuluan xedatzen duen moduan, eraginik gabe uzten ahalko du ikaslearen matrikula baldin eta ikasturteko lehen hamabostaldian kurtsoa hasten ez badu bere matrikulari dagokion moduluetan. Kasu horretan, matrikularekin loturik dagoen deialdia ez da erabilitzat hartuko.

3. Ikasleak eskatuz gero, ikastetxeko zuzendaritzak baliorik gabe uzten ahalko du modulu bateko matrikula, betiere ikasturtea hasten denetik hilabete bat baino lehen igaro baino lehen eskatzen bada, uztailaren 19ko 122/2010 Foru Aginduaren 7.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz. Kasu horretan, matrikularekin loturik dagoen deialdia ez da erabilitzat hartuko.

17.–Matrikulazio epea bukatuta hutsik gelditzen diren ikaspostuak.

1. Onarpen prozesuaren epe arrunta bukatu ondoren hutsik gelditzen diren ikaspostuak itxaron zerrendan dauden pertsonei eskainiko dizkie ikastetxeak, lehentasun ordenari zorrozki jarraituta, harik eta denak esleitu arte.

Ikastetxeak jakinarazi beharko du, bai iragarki-taulan bai webgunean, horrelako ikaspostu hutsik gelditu denentz, interesdunek jakin dezaten.

2. Kurtsoaren hasiera-egunetik 15 eguneko epean, bidezko arrazoirik izan gabe, ikasle-jardueretan hasten ez direnei ofizioz emanen zaien bajaren ondorioz hutsik gelditzen diren ikaspostuak ere eskainiko dizkie ikastetxeak behin betiko itxaron zerrendan daudenei, lehentasun ordenari zorrozki jarraituta, harik eta ikaspostu guztiak esleitu arte.

Ikastetxeak jakinarazi beharko du, bai iragarki-taulan bai web-orrian, horrelako ikaspostu hutsik gelditu denentz, interesdunek jakin dezaten.

18.–Jaiegunak.

Ebazpen honetan adierazitako datak aginduzkoak dira. Adierazitako dataren bat jaieguna bada ikastetxean, jai ez den hurrengo egunera aldatuko da, eta behar duen publizitatea emanen zaio.

19.–Matrikulen bateragarritasuna eta bateraezintasuna.

1. 2019-2020 ikasturtean urrutiko LHko heziketa ziklo batean online modalitatean matrikulatuta dauden ikasleak Batxilergoko ikasketetan ere matrikulatuta egon daitezke aldi berean, betiere, sarrera-baldintzak betetzeaz gainera, “Félix Urabayen” Nafarroako Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutuan matrikulatzen badira urrutiko irakaskuntzen araubidean.

2. 2019-2020 ikasturtean modalitate honetako matrikula egitea bateraezina da beste egoera hauekin:

a) 2019-2020 ikasturtean derrigorrezkoaren ondoko irakaskuntzetan eta goi mailakoetan matrikulatzearekin, ikastetxe berean nahiz beste batzuetan. Salbuespena da aurreko paragrafoan aipatutako kasua.

b) 2019-2020 ikasturtean modulu beretan matrikulatzearekin eskaintzaren edozein modalitatetan.

c) 2019-2020 ikasturtean modulu beretan matrikulatzearekin Lanbide Heziketako tituluak lortzeko probetan.

d) Zer modulutan matrikulatzen den modalitate honetan, haiei dagozkien gaitasun-unitateetako lanbide gaitasunak ebaluatu eta frogatzeko prozedura batean parte hartzearekin 2019an eta 2020an. Nafarroako Gobernuaren Tramiteen Katalogoko Lanbide Heziketaren online modalitateko tramite-fitxan daude egoera hauen bateragarritasunari buruzko orientabideak: Lanbide Heziketa online egiteko moduluetan matrikulatzea eta lanbide gaitasunak ebaluatu eta frogatzeko prozeduretan parte hartzea.

Nafarroan Lanbide Heziketako irakaskuntzetan urrutiko modalitatean (online) eta, aldi berean, lehen aipatutako a), b), c) eta d) kasuetan matrikulatu edo parte hartuz gero, ofizioz deuseztatuko da dagokion moduluaren matrikula.

20.–Moduluak baliozkotzeko eta gainditutako moduluak aitortzeko prozedura.

1. Hauxe da baliozkotzeari buruzko estatuko oinarrizko araudia:

–Urriaren 26ko ECD/1055/2017 Agindua, azaroaren 7ko ECD/2159/2014 Agindua aldatu zuena, zeinaren bidez ezarri baitziren Espainiako hezkuntza sistemaren lanbide heziketako lanbide moduluen arteko baliozkotzeak eta horiek aplikatzeko neurriak, eta aldatu baitzen 2001eko abenduaren 20ko Agindua, zeinaren bidez zehaztu baitziren Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikotik eratorritako berariazko lanbide heziketako ikasketen baliozkotzeak.

–Azaroaren 7ko ECD/2159/2014 Agindua. Horren bidez ezarri ziren Espainiako hezkuntza sistemaren lanbide heziketako lanbide moduluen arteko baliozkotzeak eta horiek aplikatzeko neurriak, eta aldatu zen 2001eko abenduaren 20ko Agindua, zeinaren bidez zehaztu baitziren Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikotik eratorritako berariazko lanbide heziketako ikasketen baliozkotzeak.

–2001eko abenduaren 20ko Agindua, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren ondoriozko berariazko lanbide heziketako ikasketen baliozkotzeak zehaztu zituena.

–Uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretua, lan esperientziaren bidez eskuratutako lanbide gaitasunak aitortzeari buruzkoa, LHko titulu bakoitzaren curriculuma ezartzen duten errege dekretuen eta foru dekretuen eranskinetan garatuta daudenak (eranskin horietan ezarrita daude lanbide moduluen eta gaitasun-unitateen arteko korrespondentziak).

2. Moduluren bat ikasteko onartzen diren pertsonek, matrikula egin ondoren, honako hauek eskatzen ahalko dizkiote ikastetxeko zuzendaritzari:

a) Moduluak baliozkotzeko, oinarrizko araudi horretan aipatutako kasuen arabera.

b) Gainditutako moduluak aitortzeko, araudian ezarritakoaren arabera.

3. Moduluak baliozkotzeko eta gainditutako moduluak aitortzeko eskaera guztiak ikastetxeko zuzendaritzari zuzenduko zaizkio, eta hamabost egun naturaleko epean aurkeztu beharko dira, eskaeraren xedeko moduluak zein diren, horien heziketa zikloari dagokion kurtsoaren hasieratik kontatzen hasita.

3. Ikastetxearen zuzendaritzak ebatziko ditu aipatu eskaerak. Horren berri eman behar die ikasleei eta horien espedienteetan erregistratu behar du, asko jota 2019ko urriaren 31rako.

5. Moduluak baliozkotzearen aldeko ebazpenak eragina izateko, ikasleak modulu horien matrikulazioa egin beharko du. Hura “Baliozkotua” gisa erregistratuko da ikaslearen ikasketa-espedientean, ebaluazio aktetan eta ikasketen ziurtagirian. Modulu horiek 5eko kalifikazioa izanen dute, zikloaren batez besteko nota kalkulatzearen ondorioetarako.

Moduluak baliozkotzearen aldeko ebazpena jaso baina horietarako matrikula egiten ez duten ikasleen kasuan, baliozkotzearen aldeko ebazpenak ez du inongo ondoriorik sortuko ikasketa-espedientean.

6. Gainditutako moduluak aitortzearen aldeko ebazpenak eragina izateko, ez da beharrezkoa izanen modulu horiei dagokien matrikula egitea. Gainditutako moduluen kalifikazioa ikaslearen ikasketa-espedientean jasoko da. Horrenbestez, batez besteko nota ateratzearen ondorioetarako, modulu horiek kalifikatuko dira egin eta gainditu diren heziketa zikloetan lortutako azken notarekin.

21.–Lantokiko Prestakuntzan (LP) inskribatzea eta matrikulatzea.

1. Lantokiko Prestakuntza moduluan inskribatu eta matrikulatzen ahalko dira, bakar-bakarrik, modulu horretan inskribatu eta matrikulatzeko aukera ematen duten gainerako modulu guztiak urrutiko online modalitatean gainditu dituzten ikasleak. Salbuespena da goi mailako zikloen Proiektua modulua.

Era berean, 2019-2020 ikasturtean matrikulatu ondoren, Lantokiko Prestakuntza moduluan inskribatzeko eta matrikulatzeko aukera ematen duten gainerako modulu guztiak gainditzeko moduan dauden ikasleek Lantokiko Prestakuntza eta Proiektua moduluan matrikulatzeko eskaera baldintzatua egiten ahalko dute goi mailako zikloen kasuan, betiere bi baldintza hauek batera betetzen badira:

a) Ikasleak betetzea Lantokiko Prestakuntza modulua egitetik salbuesteko baldintzak.

b) Lantokiko Prestakuntza eta Proiektua modulua aurreikusita egotea dagokion ikasturteko heziketa zikloaren eskaintzan urrutiko online modaliterako.

Lantokiko Prestakuntza modulua egitetik salbuestearen alde ebazten bada, ikasleak Proiektua moduluan matrikulatzen ahalko dira.

Salbuespen egoera hori ikaslearen alde erabat ebazten ez bada edo zikloaren modulu guztiak gainditzen ez baditu, Lantokiko Prestakuntza eta/edo Proiektua moduluan egindako matrikula baliorik gabe geldituko da, baina deialdia ez da galduko.

22.–Lantokiko Prestakuntza modulutik salbuestea.

1. Urrutiko Lanbide Heziketaren online modalitatean matrikulatuta dauden ikasleek ikastetxeko zuzendaritzari eska diezaiokete Lantokiko Prestakuntza eta/edo Proiektua modulua osorik edo zati batean egitetik salbuesteko, baldin eta 2019-2020 ikasturtean zikloaren modulu guztiak gainditzeko moduan badaude (Lantokiko Prestakuntza eta/edo Proiektua modulua izan ezik) eta gutxienez lanaldi osoko urtebeteko lanarekin parekagarria den lan esperientzia frogatzen badute. Kasu horretan, zuzendaritzak erabakiko du ea lan esperientzia horrekin frogatzen den eskatzaileak bereganatu dituela moduluari lotutako ikaskuntzaren emaitzak.

2. Ikasle horiek Lantokiko Prestakuntza modulutik salbuesteko eskaera (ebazpen honen 6. eranskineko eredua) aurkezten ahalko dute matrikulatuta dauden ikastetxeko idazkaritzan, beharrezkoa den dokumentazioarekin batera.

Salbuesteko eskaerak ebazpen honen 4. eranskinean azaltzen diren datetan aurkeztu beharko dira:

–2019ko irailaren 26tik urriaren 25era arte.

–2020ko apirilaren 20tik apirilaren 24ra arte.

Ikastetxeko zuzendaritzak ebazpen honen 7. eranskinean ageri den eredua erabiliko du ikasleari jakinarazteko bere salbuespen eskaeraren gainean hartutako ebazpena.

6. eta 7. eranskinetako ereduak matrikulatutako ikasleen eta interesdunen eskura egonen dira Nafarroako Gobernuaren Tramiteen Katalogoko Lanbide Heziketa onlineko tramite-fitxan.

23.–Argitalpena.

Ebazpen hau eta eranskinak ikastetxeetako iragarki-taulan jarriko dira ikusgai, haiek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita onarpen eta matrikulazio prozesua bukatzen den arte, interesdun guztiek haien berri izan dezaten.

24.–Informazioa.

Eskatuz gero, ikastetxeek beren eginkizunei buruzko txostenak bidali beharko dizkiete departamentuko zerbitzuei eta Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusiari.

25.–Komunikazio bideak.

–Urrutiko LH online modalitatean ematen duten ikastetxeak.

–Gurasoei eta ikasleei aholkuak eta orientazioa ematea. Telefonoa: 848 426 617.

–Tramitazio eta onarpen kontuak, ikastetxeentzat. Telefonoa: 848 426 977.

–Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atala. Telefonoa: 848 423 232 / Faxa: 848 426 987.

–Helbide elektronikoa: dpto-fponlinelh@educacion.navarra.es.

3. ERANSKINA

Urrutiko LHren online modalitatearen eskola-egutegiari
eta ordutegi orokorrari buruzko jarraibide berariazkoak

2019-2020 ikasturtea

1.–Ikasturteko egutegia.

1. Urrutiko LHren online modalitateko zikloak ematen dituzten ikastetxeetan, 2019-2020 ikasturtea 2019ko irailaren 2an hasiko da, eta 2020ko ekainaren 30ean bukatuko.

2. Egutegiak bete behar dituen ezaugarriak Hezkuntzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 291/2019 Ebazpenaren eranskineko 1. jarraibideko 2. klausulan jasotakoak dira, salbu eta h), k) eta m) betebeharrak, jarraian aipatzen diren hauek izanen baitira (aipatu ebazpenaren bidez jarraibideak onetsi ziren 2019-2020 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako ikasketak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketak ematen dituzten ikastetxeen eskola-egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko):

a) Eskola-egunen kopurua urrutiko LHren online modalitatean: 158.

Ikaslea soilik LP moduluan edo Proiektua moduluan matrikulatuta badago, eskola-egun kopurua aipatu moduluak egiteko beharrezkoa den kopurua izanen da.

b) Lehenbiziko eskola-eguna 2019ko urriaren 10a izanen da, eta azkena, berriz, 2020ko ekainaren 15a.

c) Ebaluazio partzialaren eta amaierako ebaluazioaren datak finkatzerakoan, honakoak hartu behar dira kontuan:

–Ebaluazio partzialeko azken saioko ebaluazio probak ebaluazio partzialeko azken saioa ekainean egin ahal izateko egunetan eginen dira, kontuan hartuta ekainaren 5a dela azken eguna ikasleei jakinarazteko ebaluazio partzialeko azken saioan gainditu diren moduluen edo gainditu gabe gelditu diren moduluen berri.

–Gainditu ez diren moduluen berri emateko azken egunaren biharamunetik eskolak amaitzeko finkatu den azken egunera arte, berreskurapen programa eta dagozkion jarduerak garatzeko asmoz, ikasleei aukera emanen zaie dagokion modulua “gainditu gabe” kalifikazioarekin gelditzeko izan zituzten zailtasunak gainditzeko, eta amaierako ebaluazioa modu egokiagoan prestatzeko.

–Amaierako ebaluazioari dagozkion ebaluazio probak ekainean eginen dira, kontuan izanda ekainaren 19a azken eguna dela ikasleei amaierako ebaluazio horri dagozkion kalifikazioak emateko.

3. Urrutiko LHren online modalitatean irakasle dabiltzanek kurtsoa antolatzeko erabiliko dute irailaren 2tik eskolak hasi bitarteko denbora, eta, bereziki, ikasle sartu nahi duten helduen lan esperientzia aztertzen laguntzeko, baita ikasturtean zehar emanen dituzten moduluen materialak berrikusi eta prestatzeko ere. Material horiek LHren online modalitatearen Moodle plataforman daude.

4. Eskolak bukatzen direnetik 2020ko ekainaren 30era arte, bidezkoa bada, honako hauek eginen dira: amaierako ebaluazioei dagozkien probak, kurtsoaren berrikusketa eta ebaluazio lan berariazkoak, modulu bakoitzaren memoria didaktikoak, departamentuen memoriak, azken memoria, orientazioa, erreklamazioak eta ikasleen arreta, baita beharrezkoak diren administrazio egintza guztiak eta hurrengo ikasturtearen antolamenduarekin lotutako jarduerak ere.

Urrutiko LHren online modalitatearen zikloetako koordinatzaileek ikasturte bukaerako memoriaren kopia bat igorriko dute Lanbide Heziketaren Zerbitzura 2020ko uztailaren 3a baino lehen.

5. Oro har, ebaluazio bilkurak eta klaustroak ezin izanen dira eskola-orduetan egin.

2.–Ordutegi orokorra.

1. Ikaskuntza-ingurune birtualean ari diren irakasleen lanaldia, oro har, goizeko eta/edo arratsaldeko eskolaldietan eginen da, astelehenetik ostiralera.

2. LHren online modalitatean ematen diren zikloetako irakasle taldeak, kurtsoa ikasgela birtualean hasten den egunean, ikasturtean zehar eginen diren jarduera presentzial guztien programazioa eta egutegia argitaratu beharko ditu horretarako dagoen gunean.

3. Egutegia eta ordutegi orokorra, behin onartu eta gero, nahitaez bete beharko dira. Ikastetxeko zuzendaritzaren ardura izanen da haiek betearaztea, eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari dagokio betetzen ote diren ikuskatzea eta kontrolatzea.

4. Ikastetxe bakoitzaren egutegia eta ordutegi orokorra ikastetxeko iragarki-taulan jarri beharko dira ikusgai, eta aldaezinak izanen dira, non eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ez duen horretarako baimenik ematen.

5. Jarraibide hauetan finkatu gabeko alderdi guztietan, Hezkuntzako zuzendari nagusiak maiatzaren 22an emandako 291/2019 Ebazpenean orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio, haren bidez onetsi baitziren 2019-2020 ikasturtean eskola-egutegia prestatzeko jarraibideak.

3.–Salbuespenak.

Aurreko edozein atalen gaineko salbuespenak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eskatu beharko zaizkio, hark aztertu eta onar edo bazter ditzan.

4.–Tramitazioa.

Hezkuntzako zuzendari nagusiak maiatzaren 22an emandako 291/2019 Ebazpenaren eranskineko 4. jarrabidean azaldu bezala eginen da tramitazioa (aipatu ebazpenaren bidez, 2019-2020 ikasturtean eskola-egutegia prestatzeko jarraibideak onetsi ziren).

4. ERANSKINA

Urrutiko Lanbide Heziketa online eginen duten ikasleak onartzeko eta matrikulatzeko prozesuaren egutegia

2019-2020 ikasturtea

EPE ARRUNTA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Inskribatzeko eskaerak jasotzea. (Inskribatzeko epea)

2019ko irailaren 2a

2019ko irailaren 6a (14:00ak arte)

Onartuen behin-behineko zerrenda argitaratzea.

2019ko irailaren 18a

Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea.

2019ko irailaren 18a

2019ko irailaren 20a (14:00ak arte)

Onartuen behin betiko zerrenda argitaratzea.

2019ko irailaren 25a

Ikastetxean onartutako ikasleen matrikulazioa.

2019ko irailaren 26a

2019ko urriaren 2a

EPE ARRUNTA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

IKASPOSTU HUTSEN ESLEIPENA

Ikaspostu hutsak dituzten moduluetan, onartuen zerrendan agertu arren ikasposturik eskuratu ez duten ikasleentzat.

2019ko urriaren 4a

2019ko urriaren 25a

EPE ARRUNTA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

BALIOZKOTZEEN ETA AITORPENEN ESKAERA

Ikaslea matrikulatu den ikastetxean.

2019ko irailaren 26a

2019ko urriaren 25a

LANTOKIKO PRESTAKUNTZA MODULUTIK SALBUETSIA IZATEKO ESKAERA

Lantokiko Prestakuntzan sartzeko baldintzak betetzen dituzten ikasleentzat bakarrik.

2019ko irailaren 26a

2019ko urriaren 25a

2020ko apirilaren 20a

2020ko apirilaren 24a

Data garrantzitsuak

Informazioa emateko bilera

Ikastetxe bakoitzak zehaztuko du,

2019ko urriaren 3tik 10era

Ikasturtearen hasiera eguna

2019ko urriaren 10a

Ikasturtearen bukaera eguna

2020ko ekainaren 15a

Hasierako ebaluazioa

2019ko azaroaren 18tik 22ra

Azkeneko ebaluazio partziala

Azken eguna: 2020ko ekainaren 5a

Berreskurapen programa garatzea

2020ko ekainaren 5etik 15era

Amaierako ebaluazioa

(ikasleei kalifikazioak ematea)

Azken eguna: 2020ko ekainaren 19a

5. ERANSKINA

Urrutiko lanbide heziketaren online modalitateko zikloak
ematen dituzten ikastetxeen antolamendua
eta funtzionamendua arautzeko jarraibide berariazkoak

2019-2020 ikasturtea

1.–Irakaskuntzak antolatzeko jarraibideak.

1.1. Antolaketaren eta funtzionamenduaren gaineko jarraibideak.

Urrutiko LHko zikloak online modalitatean ematen dituzten ikastetxeek, jarraibide hauetan jasota ez dauden alderdi guztiei dagokienez, men egin beharko diote Hezkuntzako zuzendari nagusiak Nafarroako hezkuntza sistemako lanbide heziketako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolamendua eta funtzionamendua 2019-2020 ikasturtean arautzeko emandako ebazpenean orokorrean ezarritakoari.

1.2. Urrutiko LHren online modalitatearen ezaugarriak.

1. Urrutiko LHren online modaliteko zikloak egiten dira konbinatuz, alde batetik, ikaskuntza-ingurune birtual batean ikasleek eta irakasleek egiten dituzten lan saioak, eta bestetik, ikastetxean bertan egiten diren eskola-saio presentzialak, ikasleentzat nahitaez bertaratzekoak direnak.

Modalitate honetan, lanbide moduluen garapena banakako eta taldekako tutoretza saioetan oinarritzen da. Saio horiek lanbide modulu bakoitzeko irakasleek gidatuko dituzte zuzenean.

2. Ikaskuntza-ingurune birtualean egiten diren lanak eta saioak, besteak beste, honako irakaskuntza lan hauekin bat etor daitezke:

–Banakako tutoretza lanak, non lanbide modulu bakoitzeko irakasleek ikaskuntza prozesuari buruzko orientazio eta dinamizazio lanak, galderak erantzun eta sostengu emateko lanak eginen baitituzte, ikasleak modu autonomoan ikasi ahal izan dezan ikaskuntza-ingurune birtualean eskuragarri dauden material didaktikoak erabiliz.

–Ikasleeen arteko elkarlanerako interakzioak eta ikaskuntza kolaboratiboa sustatzeko eta bultzatzeko ekintzak.

–Taldekako tutoretza lanak, saio presentzialekin batera ikasleei aukera emateko modulu bakoitzaren ikaskuntza-helburuak lor ditzaten.

3. Ikastetxean egiten diren saio presentzialak, besteak beste, honako irakaskuntza lan hauekin bat etor daitezke:

–Metodologia aktiboen bidezko lan ekintzak: proposatzen den proiektuaren arabera, saio horiek modulu bakar bat edo gehiago lantzeko izan daitezke.

–Praktika presentzialak egiteko saioak: saio hauen helburua da ikasleek kasuan kasuko lanbide moduluaren ikaskuntza-emaitzei lotutako lantegi praktiko bat egitea.

–Ikasleak egin beharreko ikaskuntza autonomoaren prozesuari sostengu emateko saioak, ikasleak bere kasa gainditu ahal izan ditzan lanbide moduluaren heziketa helburuak. Ikaskuntza-ingurune birtualean egiten diren taldekako tutoretza lanen osagarri dira.

–Ebaluazio proba presentzialak egiteko saioak: ikasturte bakoitzean, gutxienez, bi edo hiru ebaluazio proba eginen dira, ikasturterako finkatutako ebaluazio partzialekin batera. Ebaluazio proba horien bidez lanbide modulu bakar bat edo gehiago ebaluatzen ahalko dira.

4. Tutoretza lana prestakuntza prozesuaren osagai garrantzitsuenetako bat da, eta heziketa zikloan aritzen diren irakasle taldeko irakasle guztiek egin beharko dute. Tutoretza lan horren bidez, besteak beste, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren jarraipena eginen da, eta ikaslearen motibazioa eta ikasleen arteko elkarlana sustatuko dira.

1.3. Urrutiko LHren online modalitatearen antolaketa eta curriculuma.

1. Urrutiko LHren online modalitatean ematen diren zikloen antolaketari esker, ikasleak bere prestakuntza ibilbidea eraikitzen ahalko du, eskaintza modularra egiten baita.

2. Urrutiko LHren online modalitatean ematen diren zikloen curriculumari dagokionez, kasuan kasuko heziketa zikloaren egitura eta curriculuma onesten dituen foru dekretuak Nafarrorako ezartzen duen berbera izanen da.

3. Urrutiko LHren online modalitatean ematen diren lanbide moduluen programazio didaktikoetan, behar diren egokitzapenak eginen dira eta alderdi pedagogiko egokiak finkatuko dira, eranskin honen 1.4 jarraibidean xedatutakoarekin bat. Moduluaren programazioan ebaluazio partzialaren eta amaierako ebaluazioaren datak ezarri behar dira. Ikasleei jakinarazi behar zaizkie ikasturtearen hasierako bileran.

1.4. Alderdi pedagogikoak.

1. Nafarroan, urrutiko LHren online modalitatean ematen diren zikloen antolaketaren eta garapenaren funtsean dagoen eredu pedagogikoa ikaskuntza-ingurune birtualetan egiten den tutoretza lanean eta ikaslearen lan autonomoan oinarritzen da, saio presentzialekin batera, uztailaren 19ko 122/200 Foru Aginduaren 12. artikuluan ezarritakoarekin bat.

2. Ikaskuntza-ingurune birtualean egiten diren lanetan eta saioetan eta ikastetxeetako saio presentzialetan eranskin honen 1.2 jarraibidean ezarritakoa bete beharko da.

3. Lanbide modulu batean matrikulatzen den ikasle bakoitzak irakasle-tutore bat izanen du, modulu horren irakaskuntzaz eta tutoretza lanaz arduratuko dena. Gainera, ziklo bateko lanbide moduluetan matrikulatzen diren ikasleen talde bakoitzak zikloko irakasle koordinatzaile bat izanen du.

4. Irakasle-tutoreak garaiz planifikatuko ditu lan unitate bakoitza hasteko eta bukatzeko egunak, bai eta noiz ireki eta itxiko diren unitate bakoitzeko jarduerak, ikasleek informazio hori eskuragarri izan dezaten kurtsoa hasten den egunean.

Ikaskuntza-ingurune birtualean unitatea ikaslearentzat ireki aurretik, irakasle-tutoreak ziurtatu beharko du ikasleen eskura jartzen diren elementuak prest eta akatsik gabe daudela. Irakasle-tutoreak akatsen bat atzemanez gero, haren berri emanen dio zikloko koordinatzaileari, hark Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren plataformako administratzaileari jakinarazteko.

5. Dituzten ezaugarriak direla kausa ikastetxean saio presentzialak egitea beharrezkoa duten moduluetako irakasle-tutoreek, ebaluazio saio presentzialez gainera, saio presentzial horiek ere antolatuko dituzte. Saio presentzial horien programazioa eta egutegia moduluaren programazio didaktikoan jasoko dira, ikaskuntza-ingurune birtualean. Informazio hori ikasleen eskura egon beharko da kurtsoa hasten den egunerako. Saio presentzialen programazioan zerbait aldatuz gero, modulu bakoitzeko irakasle-tutoreak behar bezain garaiz jakinarazi beharko die ikasleei ikaskuntza-ingurune birtualaren bidez.

6. Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren jarduera guztiak online modalitateko LHren plataforman daude, baita ebaluaziokoak ere, ikasleek haien berri izan dezaten. Informazio hori kurtsoa hasteko adierazitako egunerako egon beharko da eskuragarri.

Informazio hori antolatuko da halako moduan non ikasleak aukera izanen duen ikusteko, besteak beste, bere ikaskuntza prozesuaren emaitzak, bere kalifikazioak, bidalitako lanak eta irakasle-tutoreak egin dizkion oharrak.

Ez da inoiz ere posta elektroniko partikularra erabiliko lanak igortzeko eta zuzentzeko, ez eta online modalitateko LHren Moodle plataformatik kanpoko bestelako tresnarik ere.

1.5. Ebaluazioa.

1. Urrutiko LHren online modalitateko ikasleen ebaluazioari, kalifikazioari, ziurtapenei eta titulazioari buruzko guztian, Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiko zaio, izan ere, foru agindu horren bidez arautu ziren Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza sistemako lanbide heziketako ikasleen ebaluazioa, titulazioa eta ikasketen ziurtapena. Hala izanen da hura Nafarroan urrutiko LHren online modalitaterako garatzen duen ebazpen berariazkoa izan arte.

2. Urrutiko LHren online modalitatean ematen diren irakaskuntzek ohiko modalitate orokorrean ematen diren irakaskuntzen ondorio akademiko berberak izanen dituzte.

3. Irakasle-tutorea arduratuko da ematen duen moduluari dagokion kalifikazio liburua antolatzeaz eta kudeatzeaz ikasgela birtualean. Kalifikazio liburuan ebaluazio elementuak zehaztuko dira programazio didaktikoan finkatzen den ponderazioaren arabera. Urrutiko LHren plataforman, ikasleak denbora errealean kontsultatzen ahalko ditu elementu ebaluagarrietan lortutako kalifikazioak.

4. Azaroaren lehenengo astean, irakasle taldeak hasierako ebaluazio saio bat eginen du urrutiko lanbide heziketaren modalitatean matrikulatutako ikasleen jatorria aztertzeko, baita moduluak egin behar dituzten ikasleen kopurua eta onartutako aitorpenak eta baliozkotzeak dituztenen kopurua ere jakiteko. Saio horretan denon artean aztertuko dira kurtso hasieran atzemandako arazoak eta balizko konponbideak, baita plataforman jakinarazpenak egiteko jarraibideak ere.

5. Horrez gainera, martxoaren 5eko 21/2019 Foru Aginduan ezarritako ebaluazio partzialeko saioak egin beharko dira.

Lanbide modulu bakoitzean ikasleei jarritako kalifikazio partzialak urrutiko lanbide heziketaren plataforman erregistratu beharko dira, baita Educa kudeaketa akademikorako sisteman ere. Erregistro hori lortu eta hurrengo 3 egunean egin behar da.

Ebaluazio partzialeko saio horietan, ikasleen bilakaera aztertuko da, baita kurtsoan zehar plataforman proposatutako materialekin eta jarduerekin gertatu diren arazoak ere, eta konponbideak proposatuko dira. Ebaluazio partzialeko saio horien helburua da proposatutako lan motak, prozedurak eta urrutiko LHren plataforman irakasleak eta ikasleak egiten ari diren jarduerak baloratzea, hobetzeko irizpide komunak hartzeko asmoz.

6. Ebaluazio partzialeko saio bakoitzerako, ebaluazio saio presentzialak ezartzen ahalko dira. Lanbide modulu bakoitzerako, amaierako ebaluazio saio presentzialak ezarri beharko dira. Amaierako ebaluazio saioak nahitaezkoak dira ikasle guztientzat. Presentzialak izanen dira eta ikastetxean bertan eginen dira, azken kalifikazioak ebazpen honexetan adierazitako egunetan ematea posible eginen duten egunetan.

1.6. Programazioak.

1. Lanbide Heziketa online modalitean irakasten duten irakasleek, kurtsoa hasi baino lehen, kasuan kasuko modulu(ar)en programazioa jarri beharko dute plataforman. Programazioan, indarreko araudian jasotzen diren atalak ez ezik, moduluko jarduera presentzialen nahiz online jardueren saioen antolaketa eta egutegia adierazi behar dira. LHren online modalitate honen ebaluazio prozesuan erabiltzen den errubrika ere adierazi beharko da.

2. Kurtsoa hasi baino lehen, zehazkiago, hasierako saioaren egunerako, irakasleek programazioaren laburpena jarri beharko dute ikasleen eskura.

3. Aurrekoez gainera, prestatu edo eguneratu beharko dute ikasleek online LHren plataformaren bidez kurtsoan zehar egin beharreko jardueren gida didaktikoa, hori ere kurtsoa hasi baino lehen.

1.7. Material didaktikoak.

1. Modalitate honetan irakasten duten irakasleek Nafarroako Urrutiko LHren Moodle plataforman dauden berariazko material didaktikoak eta jardueren proposamenak erabiliko dituzte.

2. Horiez gainera, irakasleek material lagungarria prestatzen ahalko dute curriculum-edukien alderdi jakin batzuk eguneratu, zabaldu edo hobetzeko. Irakasleek materiala prestatuz gero, irizpide hauek erabili beharko dira:

a) Kurtsoaren egitura mantentzea.

b) Jatorrizko edukiak online LHren plataforman mantentzea, baina ikasleek ez ikusteko moduan.

c) Materiala norberak sortutakoa izan beharko da, eta/edo hezkuntza helburuetarako libreki erabiltzeko lizentziarekin.

3. Hauxe da material lagungarri horiek online LHren plataforman dagokion moduluan argitaratzeko baimena lortzeko prozedura:

–Irakasleek materialen kopia bat eman beharko diote online heziketa zikloaren koordinatzaileari.

–Online heziketa zikloaren koordinatzaileak Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera igorriko ditu materialak, hark azter ditzan. Horretarako, “Curriculum-materialen edizioa” agiria erabiliko da, behar bezala betea. Hementxe dago dokumentu hori: https://goo.gl/eaplJe.

–Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalak, materialak aztertu ondoren, erabakiko du ontzat hartzen duen ala ez online LHren plataforman argitaratzea. Erabakia online heziketa zikloaren koordinatzaileari jakinaraziko dio, horrek, bere aldetik, behar diren irakasleei jakinarazteko.

4. Irakasleek edukietan atzematen dituzten akatsak inprimaki honen bidez jakinaraziko dira zuzenean: https://goo.gl/1YD7Xi.

5. Online heziketa zikloaren koordinatzailearen eginkizuna da, besteak beste, sustatzea online modalitateko irakasleek plataformarako material didaktikoak presta ditzatela, baita dauden edukiak egokitzea eta/edo eguneratzea ere.

1.8. Hasierako saio presentziala.

1. Heziketa ziklo bakoitzerako, ikastetxe bakoitzak saio presentzial bat eginen du kurtsoa hasi aurretik; saio horretara joatea aukerakoa da ikasleentzat, eta matrikula egiteko unean adieraziko da zer egunetan eta ordutan izanen den, baita ikastetxearen webgunearen bitartez ere.

2. Online heziketa zikloko koordinatzaileak gidatuko du saioa, online zikloan aritzen diren irakasle taldeko gainerako irakasleekin eta, gutxienez, zuzendaritza taldeko ordezkari batekin.

3. Hasierako saioaren helburua da kurtsoa hasi aurretik ikasleen zalantzak argitzea eta argibideak ematea alderdi hauen gainean: zikloaren egutegia, jarduera presentzialak, tutoretza orduak, proba presentzialak, metodologia, ebaluazioaren ezaugarriak, moduluen baliozkotze-aitorpenak eta salbuesteak egiteko aukerak eta, oro har, kurtsoaren funtzionamendu orokorra. Hasierako saio honen funtsezko zati bat ikaskuntza-plataforma birtualaren funtzionamenduari buruzko argibideak emateko izanen da.

2.–Irakasleen gaineko jarraibideak.

2.1. Irakasleak.

1. Urrutiko LHren online modalitatean ematen diren zikloetan irakatsiko duten irakasleak kasuan kasuko heziketa zikloaren egitura eta curriculuma arautzen dituzten foru dekretuetan ezarritakoak izanen dira.

2. Lanbide modulu bakoitzean irakasleek urrutiko LHren online modalitateko ikasleei arreta emateko eta irakasle lanetan bete beharreko ordu kopurua modalitate presentzialerako orokorrean finkatutako bera izanen da, betiere kontuan hartuta, online modalitatean, 40 lagunek osatzen dutela modulu bakoitzeko ikasle taldea. Moduluren batean berrogei ikasle baino gutxiago matrikulatuz gero, zilegi izanen da irakasleek esleiturik daukaten ordu kopurua egokitzea.

2.2. Irakasleen ordutegia.

1. Irakasleei urrutiko Lanbide Heziketaren online modalitatearen eremuan eginkizunak betetzeko esleitzen zaizkien orduak beren eskola-ordutegiaren parte izanen dira, eta, horrenbestez, nahitaezkoa izanen dute ordu horietan ikastetxean egotea, eta Educa hezkuntza kudeaketarako programan jasoko dira.

2. Irakasleek modulu bakoitzean dituzten eskola-orduak ikasgela birtualean zuzeneko irakaslana egiteko orduak eta modu presentzialean zuzeneko irakaslana egiteko orduak izanen dira, eta eranskin honen 1.2 jarraibidean adierazitako ekintzetan erabiliko dira. Saio presentzialetan egin beharreko ekintzetatik bat bederen ikasleentzako banakako tutore lanetarako erabiliko da. Saio horietara joatea borondatezkoa izanen da ikasleentzat. Saio horren ordutegia ikasgela birtualean argitaratu beharko da, eta kurtsoaren hasierako saioan ikasleei jakinarazi beharko zaie.

3. Hezkuntza Departamentuak erabakitzen badu gutxieneko matrikula kopurura (15 lagun) iritsi ez den modulu bat ematea, modulu horretaz arduratzen den irakasle taldeari esleituriko ordu kopurua egokitu eginen da matrikulatutako ikasle kopuruaren arabera.

2.3. Ordutegi osagarria: koordinazio saioetarako erreserba.

Urrutiko LHren online modalitateko irakasleen lanaldian ordu batzuk erreserbatu beharko dira honako lan hauetarako:

–Irakasle taldeek koordinazio horizontaleko saioak egiteko, ebaluazio saioez gain.

Saio horietan, ikasleei arreta emateko eta haien jarraipena egiteko irizpideak zehaztu eta bateratuko dira, eta, orobat, materialak sortu eta hobetzeko, kurtsoen formatuaren gainean edo online zikloa garatu eta antolatzeko garrantzitsua den beste edozein alderdiri buruz. Online heziketa zikloaren koordinatzaileak gidatuko ditu saio horiek. Hari dagokio, halaber, bilera horien akta egitea eta zikloko azken memoria prestatzea, Nafarroako online Lanbide Heziketaren plataforman utzi beharko dena.

–Irakasle taldeak koordinazio saioak egiteko, proiektuetan oinarrituriko ikaskuntzaren metodologia aplikatzearren.

Prestakuntza instituzionalaren planak hala eskatzen duenean, irakasle taldeak koordinatzeko saio horietarako orduak prestakuntza ordutzat hartzen ahalko dira, ikastetxeko zuzendariak horren berri izan ondoren oniritzia ematen badu.

2.4. Urrutiko LHren online modaliteko irakasleen jarduna kurtsoaren hasieratik eskolak hasi bitartean.

Urrutiko LHren online modalitateko irakasleek nagusiki lan hauetan erabiliko dituzte ikasleen kurtsoa hasi bitarte osatzen ez dituzten eskola-orduak: ikasleek lan esperientzia frogatzeko aurkezten dituzten agiriak eta bestelako dokumentazioa aztertzeaz arduratzen den batzordeari laguntzen, eta, orobat, hartzen diren erabakiak eta zehaztapenak onarpen prozesua kudeatzen duen aplikazio informatikoan erregistratzen.

2.5. Urrutiko LHren online modalitateko irakasleei sostengu emateko neurriak.

1. Hezkuntza Departamentuak irakasleentzako prestakuntza jardueren eskaintza bat eginen du, ikastetxeek egiten duten eskariaren araberakoa eta urrutiko LHren online modalitate honen beharren araberakoa.

2. Irakasleen etengabeko prestakuntzarako jarduera hauen helburua izanen da irakaslana hobetzea urrutiko LHren online modalitatean, betiere ikasleen errendimendua hobetzeko eta haien garapen pertsonalean eta sozialean laguntzeko.

3. Hezkuntza Departamentuak, gainera, hezkuntza arloko ikerketa, esperimentazioa eta berrikuntza bultzatuko ditu, batez ere urrutiko LHren online modalitatera egokitutako curriculum-materiala garatzeari dagokionez.

4. Hezkuntza Departamentuak, azkenik, curriculuma garatzeko materialak prestatzea sustatuko du, irakasleei laguntzekoak, bereziki LHren online modalitate honetarako direnak.

2.6. Ikastetxeen eta Lanbide Heziketaren Zerbitzuaren arteko koordinazioa.

1. Online heziketa zikloaren koordinatzaileari dagokio Lanbide Heziketaren Zerbitzuarekiko komunikazikoaz arduratzea, urrutiko LHren online modalitatean heziketa zikloak ematen dituzten ikastetxe guztiak koordinatzearren.

2. Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Ataleko langileek eta kasuan kasuko online zikloetako koordinatzaileek osatuko dute Urrutiko LHren online modalitatearen koordinazio taldea. Taldea zuzentzea Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalaren eskumena izanen da.

3. Lanbide Heziketaren Zerbitzuak koordinazio taldearen aldian behingo bileretarako deiak eginen ditu, besteak beste, urrutiko LHren online modalitatearen antolaketarako eta funtzionamendurako irizpide orokorrak ezartzeko eta modalitate horren jarraipena eta ebaluazioa egiteko.

6. ERANSKINA

Lantokiko Prestakuntza modulutik salbuesteko eskaera (PDFa).

7. ERANSKINA

Lantokiko Prestakuntza modulutik salbuesteko eskaeraren ebazpena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1908129