149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

2019ko plantilla organikoaren aldaketa. Hasierako onespena

Sakanako Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2019ko ekainaren 10an eginiko ohiko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko plantilla organikoaren 1. aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa Idazkaritzan eta iragarki-oholean egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritar edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Aipatu jendaurreko aldia iraganda erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsitzat joko da, eta haren testu osoa argitara emanen, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lakuntzan, 2019ko ekainaren 14an.–Sakanako Mankomunitateko lehendakaria, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L1908628