149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

2019ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsi da 2019. urteko plantila organikoa, ondoren agertzen dena. Hasierako onespenaren iragarkia 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2019ko maiatzaren 14an.

Lanpostuak

Idazkaria.

Funtzionarioak.

Administrari-ofizial bat. C maila. Mailako osagarria: ehuneko 12. Lanpostuko osagarria: ehuneko 14,20. Sarbidea: lehiaketa-oposizioa. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2012ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan (C1 ahoz eta idatziz).

Lan kontratu finkoak.

Hondakin teknikari bat. B maila. Lanpostuko osagarria: eEhuneko 6,73. Sarbidea: lehiaketa-oposizioa. Baldintza: euskaraz jakitea. Oinarritzat hartuko da Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen 2012ko txostena hizkuntz eskakizunen inguruan (C1 ahoz eta idatziz).

Langileen izen zerrenda

Funtzionarioak.

Administrari-ofiziala: Ramona Olaziregi Mitxelena. C maila. 5. gradua. Egungo egoera: lanean.

Lan kontratu finkoak.

Hondakin teknikaria: Txomin Elgorriaga Astondoa. B maila. Egundo egoera: eszedentzian.

Etxalarren, 2019ko ekainaren 28an.–Presidentea, Miguel María Irigoien Sanzberro.

Iragarkiaren kodea: L1909321