149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Alkatetza beste baten esku uztea

Esako Udaleko alkateak, 2019ko uztailaren 2an, Alkatetzaren 1/2019 Dekretua eman zuen. Hona hemen:

“Oporrak direla eta 2019ko uztailaren 5etik (ostirala) 10era (asteazkena) bitartean, biak barne, udalerritik kanpo egonen naizenez.

Kontuan harturik alkateordeei dagokiela, halakoak diren aldetik, alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan dagoenean; hori guztia Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoaren arabera. Erregelamendu horren 44.2 artikuluan ezarritakoaren arabera,

AGINTZEN DUT:

Lehena.–Alkatetzaren eginkizun guztiak Esako Udaleko alkateorde Carlos Moncada Sánchezen esku uztea uztailaren 5etik (ostirala) 10era (asteazkena) bitartean, biak barne.

Bigarrena.–Izendapen hau Carlos Moncada Sánchezi jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzeko agintzea eta horren berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.”

Esan, 2019ko uztailaren 2an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L1909286