149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

3/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Villatuertako Udalak, 2019ko maiatzaren 16an egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 3. Aldaketa 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean: 2019ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 7an, baita Udalaren iragarki-taulan ere, hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epea iraganik inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

PARTIDA

ZENBATEKOA

1 3420162201

Kiroldegiko 1. solairua zabaltzeko obren zuzendaritza

6.000,00

1 3420162202

Kiroldegiko 1. solairuaren egokitzapena

152.000,00

1 3420162302

Igerilekuetako klorazio sistemaren berrikuntza

42.000,00

Aldaketak, guztira

200.000,00

FINANTZAKETA:

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

200.000,00

Finantzaketa, guztira

200.000,00

Villatuertan, 2019ko uztailaren 1ean.–Alkatea, José María Ocáriz Basarte.

Iragarkiaren kodea: L1909074