149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROTZ-HIRIA

5/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Urrotz-Hiriko Udalak, 2019ko uztailaren 4an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen urte bereko aurrekontu orokor eta bakarraren 5/2019 aurrekontu-aldaketa.

Jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik ez bada, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, jendaurreko epea amaitutakoan.

Urrotz-Hirian, 2019ko uztailaren 4an.–Alkatea, Miguel Angel Iribarren Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L1909276