149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URROZ

Aldaketa Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantzan. Behin betiko onespena

Urrozko Udalak, 2018ko azaroaren 20ko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen tasak eta prezio publikoak aldatzea ordenantza honetan:

–Ordenantza, Ur horniduraren tasak arautzen dituena.

Hasierako onespena 2019ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 21ean, baita udal honen iragarki oholean ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horretan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

ORDENANTZA, UR HORNIDURAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Laugarren artikulua.–Tasak.

Zerbitzuaren tasak honako kontzeptuengatik izanen dira:

b) Horniduragatik eta edonolako kontsumoagatik, kontsumitutako metro kubiko bakoitzeko: 0,16 euro, BEZa kanpo.

Urrozen, 2019ko martxoaren 26an.–Alkatea, Iñaki Juanena Santesteban.

Iragarkiaren kodea: L1909120