149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNDIO

Aldaketa herri-lurren ordenantzan. Behin betiko onespena

Undioko Kontzejuak, 2018ko uztailaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen herri-lurren ordenantzako 18., 20. eta 44. artikuluen aldaketa. 2018ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, aipatu ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsi eta argitaratzeko agintzen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

18. artikulua. [Hau erantsi da]

D.–“Hondar loteak” nekazari mugakideei zuzenean adjudikatzea.

D modalitate honetako adjudikazioaren prezioa C modalitateko erreguko prezioaren erdia da.

Mugakide batek “hondar lote” bat adjudikaziorik gabe edukiko balu, behartuta izango da Kontzejuari haren zuzeneko adjudikazioa eskatzera edo hura berehala uztera.

Kontzejuak erreklamatzen ahalko dio ordaintzeko aurreko lau urtekoak “hondar lotea” oker erabili dituen edo erabili izan dituen edonorri, Ordenantza honetako 43. eta 44. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ezarri ahal diren zehapenak ukatu gabe.

20. artikulua. [Hau erantsi da]

2.–“Hondar lotetzat” jotzen da eredu-lotea baino azalera txikiagoa duena, hau da, 10 erregu baino txikiagokoa.

44. artikulua. [Hau erantsi da]

b) arau-haustea landatutako azalerari C modalitateko lur-zatiko bataz-besteko prezioa bost aldiz bidertzen duen kopuruaren ordainketarekin eta landatu daitezkeen lursailen adjudikazioduna izateko gaitasuna galtzearekin.

Undion, 2019ko ekainaren 10ean.–Kontzejuko burua, Blanca Vázquez Jiménez de Ventrosa.

Iragarkiaren kodea: L1909295