149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZITI

1-3/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Untzitiko Udalak, 2019ko ekainaren 13an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 1., 2. eta 3. aldaketak 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Jendaurrean jartzen da hamabost egun balioduneko epean, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ahal izateko.

Erreklamazioak aurkeztuko balira, Osoko Bilkurak erreklamazioei eta aldaketaren onespenari buruzko berariazko erabakia hartuko du, eta aldaketa behin betiko onetsiko da.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontu-aldaketak behin betiko onetsi direla ulertuko da, lehenengo paragrafoan aipatutako jendaurreko epea iraganik.

Untzitin, 2019ko uztailaren 4an.–Alkatea, Antonio San Miguel Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1909298