149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2019ko uztailaren 4an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2/2019 aldaketa urte bereko aurrekontuan, kreditu bereziak eta diru-sarreren bidez sortutako kredituak sortuko baitira.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

Larraintzarren (Ultzama), 2019ko uztailaren 4an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1909379