149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

2019rako zerga-tasak, tasak, prezio publikoak eta beste zergapetze mota batzuk

Santakarako Udalak, 2019ko abenduaren 5ean egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoari jarraituz, honako hau erabaki zuen:

1. 2019ko ekitaldirako beren horretan uztea azken ekitaldian indarra izan duten honako zerga-tasa hauek: eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga; hiri-lurren balio igoeraren zerga (gainbalioak); ekonomikoa jardueren gaineko zerga; lur-ondasunen gaineko kontribuzioa, eta gainerako zergapetze motak.

2. 2019ko ekitaldirako beren horretan uztea 2018ko ekitaldian indarra izan duten prezio publikoak.

3. 2019ko ekitaldirako beren horretan uztea gaur egun indarra duten tasak, baita gainerako zergapetze motak ere.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzen da, Santakaran, 2018ko abenduaren 5ean, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Santakaran, 2019ko uztailaren 3an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1909203