149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN MARTIN-AMESKOA

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 109. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 6an, 2/2019 aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsirik gelditu da bere horretan, hasierako onespenean zegoen bezala. Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz. Eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

–15.660,95 euroko kreditu berezia sortzea, “4540-61900 Araztegirako bideko zoladura” izeneko aurrekontu-aplikazioan. Honako hauen bidez finantzatuko da:

75080003.–Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza (araztegirako bideko zoladura): 7.220,93 euro.

7622002.–Ameskoabarreneko Udalaren dirulaguntza (araztegirako bideko zoladura): 8.440,02 euro.

Guztira: 15.660,95 euro.

San Martinen, 2019ko ekainaren 28an.–Kontzejuko burua, Víctor María Olazarán Ruiz de Galarreta.

Iragarkiaren kodea: L1909206