149. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 1a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Herri-lurrak okupatzea

Ribaforadako Udalak, 2019ko uztailaren 16an egin osoko bilkuran, xedapen zatian hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

“Lehena.–Hasiera batean onestea lurgainaren okupazioa 3. poligonoko 433. herri-lurzatian (ukitutako azalera: 54,99 m²) eta 3. poligonoko 512. herri-lurzatian (ukitutako azalera: 1,86 m²). Ribaforadako Cabezos del Carasol alderdian daude lurzati horiek eta honako proiektu honek ukituak dira: “66 kV-ko goi-tentsioko linea, airean eta lurpean, Ablitas parke eolikoa, Ablitasko eta Ribaforadako udal-mugarteak (Nafarroa)”.

Programatutako aireko lineak izena du “66 kV-ko goi-tentsioko linea, airean eta lurpean, Ablitas parke eolikoa (Nafarroa)”, 5 zutoin berriren gainean dauka trazadura eta bat egiten du egun dagoen linearekin, “LAT 4C 66 KV SET La Serna-SET Cortes” izenekoarekin alegia. Ribaforadako udal-mugartean, katastroko 3. poligonoko zenbaki hauetako lurzatiak ukitzen ditu: 440, 437, 441, 507, 442, 443, 503, 444, 445, 447, 469, 433, 459, 460, 512, 422, 420, 393, 394, 299, 298, 279, 280, 178 eta 179.

Hori guztia Ramón Fernández de Bordons industria ingeniariak prestatutako proiektuarekin bat. Proiektuak 2018ko maiatzaren 30ean jaso zuen oniritzia (espediente zenbakia: 0161/18).

Bigarrena.–Herri-lurren okupazioaren berezitasuna agertzea zuzeneko hitzarmenaren arrazoi gisa, eta baldintza-agiria onestea aipatu herri-lurrak okupatzeko. Onuradunak baldintza-agiria sinatu behar du.

Hirugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, eta jendaurrean jartzea hamabost egunez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Laugarrena.–Erabaki hau Udalaren Kontu-hartzailetzara eta Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan”.

Argitara ematen da, gai honen inguruan indarrean dagoen araudiarekin bat.

Ribaforadan, 2019ko uztailaren 18an.–Alkate udalburua, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1909689