148. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA, GOIZUETA ARESO ETA ARANOKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2019ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2019ko 1. eta 2. aurrekontu-aldaketak (kreditu bereziak) hasiera batez onesteko erabakia 107 zenbakidun Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2019ko ekainaren 4an. Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, aurrekontuko aldaketa horiek behin betikoz onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburturik ematen dira argitara, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

1/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu berezia

GASTUA:

–23114 2200000; Bulegoko materiala-Jubiloteka, 200 euro gehitzen zaizkio.

FINANTZAKETA:

–24120 131005; Zuzeneko enplegu aktiboaren langileen soldata, 200 euro gutxitzen zaizkio.

2/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu berezia

GASTUA:

–23114 2312000; Kilometrajea-Jubiloteka, 400 euro gehitzen zaizkio.

FINANTZAKETA:

–24120 131005; Zuzeneko enplegu aktiboaren langileen soldata, 400 euro gutxitzen zaizkio.

Leitzan, 2019ko ekainaren 21ean.–Lehendakaria, Josune Marzol Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L1908560