148. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2019ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Diru-bilketari buruzko Erregelamenduan xedatuarekin bat, aditzera ematen da Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2019ko zerga kobratuko dela. Hona hemen borondatezko diru-bilketarako epea:

–2019ko uztailaren 25etik abuztuaren 25era, biak barne.

Helbideratu gabeko ordainagiriak ordainketa-gutun bakoitzean aipatzen diren banketxeetako batean ordaintzen ahal dira. Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, hots, 2019ko abuztuaren 25ean.

Borondatez ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira eta epe exekutiboaren errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak ere, eta hala bada, sor daitezkeen kostuak.

Aipatu likidazioen aurka, honako errekurtso hauetakoren bat aurkezten ahal da (eta ez da zilegi izanen errekurtsorik paratzea, harik eta ebazpen tramitean dagoen errekurtsoa espresuki ebatzi arte edota ustezko ezespena gertatu arte):

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren edo erabakiaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretatik dagokion organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori dena, ezertan ukatu gabe bidezkotzat jotzen den beste edozein errekurtso baliatu ahal izatea.

Aditzera ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Elizagorrian, 2019ko uztailaren 24an.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L1909984