148. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

12/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 101. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 27an, aurrekontuaren 12. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu gehigarria

–2019ko Udaleko gastu aurrekontuan honako partidaren kreditua goratu:

GASTUEN GEHITZEA:

1-1510-6090001 Obrak administrazioa, hiri tresneriak...: 7.500,00 euro.

–FINANTZAKETA:

DIRU-SARRERAK:

1-87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 7.500,00 euro.

Baztanen, 2019ko ekainaren 25ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1908608