148. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 31

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

182/2019 EBAZPENA, ekainaren 25ekoa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foruzaingoko inspektore lanpostu batzuk berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi, eta deialdiko lanpostuak bete gabe gelditu direla deklaratzen duena.

Barneko zuzendari nagusiak martxoaren 28an emandako 89/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foruzaingoko inspektore lanpostu batzuk betetzeko berariazko lehiaketa bidez (2019ko 84. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 2koa).

Parte hartzeko eskaerak aurkezteko epea bukaturik, Barneko zuzendari nagusiak ekainaren 3an emandako 156/2019 Ebazpenaren bidez, onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsi zen, eta hamar egun naturaleko epea eman zen, ebazpena Foruzaingoaren iragarki-taula ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, hala dagokion kasuetan, egindako akatsak zuzentzeko.

Erreklamazioak aurkezteko epea inolako erreklamaziorik aurkeztu gabe bukaturik, bidezko da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, non ez dagoen izangai onartu bakar bat ere. Deialdiaren 6.3 oinarriaren arabera, ezarritako epean eskaerarik aurkezten ez bada, Barneko zuzendari nagusiak deialdiko lanpostuak bete gabe gelditu direla deklaratzeko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da. Deialdiko lanpostuak bete gabe gelditu direla deklaratuko da, orobat, parte-hartzaileetako ezeinek ez badu betetzen 1.4 oinarrian ezarritakoa.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren organoek langileen arloan dituzten eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foruzaingoko inspektore lanpostu batzuk berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea, eranskinean ageri dena. Deialdi hori Barneko zuzendari nagusiaren martxoaren 28ko 89/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

2. Nafarroako Foruzaingoko inspektore lanpostu batzuk berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lanpostuak bete gabe gelditu direla deklaratzea. Deialdi hori martxoaren 28ko 89/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foruzaingoaren iragarki-taula ofizialean eta Nafarroako Gobernuko Intraneteko deialdiaren fitxan, “Langileentzako zerbitzuak” izeneko atalean.

4. Ebazpen hau igortzea Foruzaingoko Komunikaziorako eta Herritarren Partaidetzarako Taldeari, Barneko Araubide Juridikoaren Zerbitzuari eta epaimahaikideei, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Adieraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita, honako hauetan xedatutakoarekin bat: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikulua.

Iruñean, 2019ko ekainaren 25ean.–Barneko zuzendari nagusia, Agustín Gastaminza Oiz.

ERANSKINA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

–Onartuak: Inor ez.

–Baztertuak:

46. agentea: deitutako lanpostuetara jotzeko ezintasuna, 1.4 eta 11.2 oinarrietan ezarritakoari jarraikiz.

Iragarkiaren kodea: F1909042