147. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, hogeita hamaika basozain lanpostu betetzeko deialdiaren bigarren probaren behin betiko emaitzak argitaratze aldera kalifikazio epaimahaiak eman zuen erabakiaren aurka; erabaki hori 2019ko ekainaren 13an argitaratu zen.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak 86/2019 Ebazpena eman zuen urtarrilaren 14an, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko hogeita hamaika basozain lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onesteko. Jon Pérez Areta jaunak, Eneko Ruiz Laguardia jaunak, Álvaro Enrique Bértolo Martín de Rosales jaunak, Alfonso Aizkorbe Iraizoz jaunak, Jon Barriola Ezkurra jaunak, Bakarne Aniz Aldasoro andreak, Alejandro Esquiroz Tainta jaunak eta Óscar Amoztegui Bautista jaunak gora jotzeko errekurtso bana jarri dute bigarren probaren behin betiko emaitzak argitaratze aldera kalifikazio epaimahaiak eman zuen erabakiaren aurka; erabaki hori 2019ko ekainaren 13an argitaratu zen.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako edozein erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2019ko uztailaren 18an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1909651