147. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, autopsietako laguntzaileen lanpostuetan aritzeko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko deialdiaren aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren apirilaren 30eko 1179/2019 Ebazpenaren bidez, deialdia onetsi zen autopsietako laguntzaileen lanpostuetan aritzeko aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko. Zerrenda hori eratzeko prozeduran, Edurne Barba Ramos andreak, Itziar Delgado Martiartu andreak, Concepción De Miguel Mayo andreak, María Julia del Río Arróniz andreak, Adriana Fernández Ariza andreak, Marta Gómez Ochoa andreak, Argiloain Goñi Iriarte andreak, Itxaso Gorriz Suescun andreak, Paola Huarte Pérez-Alfaro andreak, Ana María Jiménez Pérez andreak, Judith Lora Ribas andreak, Sergio María Ruiz jaunak, Eliane Mendoza Lizaldez andreak, María Rosario Redondo Zarranz andreak, Ainhoa Rípodas Dueñas andreak, Iván Sánchez Sánchez jaunak, Ainhoa Sancho Areitio andreak eta Diana Katherine Valbuena Bautista andreak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dute deialdi horren aurka. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 55. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei horren berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko gehieneko epean alegazioak egin ahal izateko, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), dela aipatu legearen 16. artikuluan adierazitako baliabideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2019ko uztailaren 15ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1909585