147. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

2019-2020 urteetarako ehiza-baimenen diru-bilketarako epea

Hiri honetako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko ekainaren 28an egin bilkuran, onetsi zituen herritarren eta kanpotarren urteko baimenen likidazioen errolda (ehiza larria, urteko ehiza xehea eta ehiza larria eta xehea 2018-2019 denboraldirako), eta espedientean jasota dagoen 68.456,25 euroko ordainagiri sorta; eta ezarri zuen diru-bilketa egiteko epea 2019ko uztailaren 1etik abuztuaren 2ra bitartean (epe hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren web-orrian eta gainerako bitarteko sozialetan argitaratuko da). Ordaintzen ez bada, baja emanen zaio ehiztariari Tuterako ehiza-barrutian, ondorio guztietarako. Baimena ordaindu ondoren, zenbatekoa ez da itzuliko inola ere.

Erabaki honen aurka, behin betikoa baita bide administratiboan, errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke hautara; nolanahi ere, ezin izanen da haietako bakar bat ere aurkeztu ebazpen bidean dagoena ebatzi arte, halakorik bada:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Udalaren Diruzaintzako bulegoetan ordaindu beharko da, hau da, udaletxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan; bestela, ordainketa-gutun bakoitzean aipatzen diren banku entitateetako batean.

Ordaintzeko epea iraganik, zorrak premiamendu-prozeduraren bidez eskatuko dira eta epe exekutiboan errekarguak sortuko dira, baita berandutze-interesak ere, eta halakorik bada, sor daitezkeen kostuak.

Aditzera ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Tuteran, 2019ko ekainaren 28an.–Ogasuneko zinegotzia, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L1909025