147. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Alkatetza beste baten esku uztea

Kontuan harturik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. eta 47. artikuluetan xedatua;

Aplikatzekoa den araudiak ematen dizkidan eskumenak erabiliz;

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Alkatetzaren eginkizunak Ana Irigoyen Ancil bigarren alkateordearen esku uztea, 2019ko uztailaren 5etik 24ra, biak barne.

Bigarrena.–Eskuordetza hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki hau interesdunari jakinaraztea eta Osoko Bilkurari honen berri ematea, egiten den hurrengo bilkura arruntean.

Tebas-Muru Artederretan, 2019ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1909045