147. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

Arradako uraren tasa borondatez ordaintzeko epea.
2019ko bigarren hiruhilekoa

Aditzera ematen da 2019ko abuztuaren 13an bukatuko dela epea borondatez ordaindu daitezen uraren hornidura eta saneamenduaren tasagatik igorritako kuotak, 2019ko bigarren hiruhilekoari dagozkionak.

Helbideratu gabeko ordainagiriak ordaintzen ahal dira Caixabanken, Banco Popularren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein bulegotan, entitateak ezarritako ordutegian, egoki den ordainagiria aurkeztuta.

Borondatezko epearen azken egunean aurkeztuko dira ordainagiri helbideratuak, kobratzeko.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta interesak sortuko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.

Arradan (Murillo El Cuende), 2019ko uztailaren 1ean.–Alkatea. Miguel Ángel Enciso Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1909028