147. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

77/2019 FORU DEKRETUA, ekainaren 26koa, Lucía Boada Giménez andrea Tuterako 2. Jabetza Erregistroko Jabetzaren, Merkataritzaren eta Ondasun Higigarrien erregistratzaile izendatzen duena.

Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2019ko maiatzaren 16ko Ebazpenaren bidez (maiatzaren 24ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), lehiaketa bat deitu zen Jabetza Erregistro batzuetan lanpostuak betetzeko Jabetzaren, Merkataritzaren eta Ondasun Higigarrien Erregistratzaile izateko izangaien Kidegoko kideen artean. Kidego hori otsailaren 20ko JUS/188/2019 Aginduaren bidez eratu zen (otsailaren 27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Foru Komunitatean aritu behar duten jabetzaren eta merkataritzaren erregistratzaileak izendatzeko eskumena.

Agindu horretan ezarritakoa betetzeko, Justizia Ministerioko Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak deitutako lehiaketaren espedientea igorri dio Nafarroako Gobernuari, baita aipatu zuzendaritza nagusiaren 2019ko ekainaren 11ko Ebazpena ere, lehiaketa hori ebazten duena.

Bidezkoa da, hortaz, Lucía Boada Giménez andrea Tuterako 2. Jabetza Erregistroko titularra izendatzea, Justizia Ministerioak egindako proposamenari jarraituz.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko ekainaren 26ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Lucía Boada Giménez andrea Tuterako 2. Jabetza Erregistroko Jabetzaren, Merkataritzaren eta Ondasun Higigarrien erregistratzaile izendatzea.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru dekretu hau interesdunari, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko buruari jakinaraztea.

Iruñean, 2019ko ekainaren 26an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren ordez (Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren ekainaren 6ko 13/2019 Foru Dekretua), Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1908896