147. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 30a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Udalbatzako kideen ordainsariak

Cabanillaseko Udalak, 2019ko ekainaren 27an egin osoko bilkura berezian, besteak beste, ondoren hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen:

Ekainaren 15ean karguaz jabetu ziren Udalbatzako kideentzat jarraian zehaztuko diren ordainsari nahiz kalte-ordainak eta organo kolegiatuetako bilkura-sariak ezartzea, honako xedapen hauekin bat: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 56. artikulua, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. eta 75.bis artikuluak, Toki Administrazioaren Arrazionalizazioari eta Jasangarritasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legea eta horrekin bat heldu den araudia, karguan aritzeagatik euren kideei ordainsariak edo bilkura-sariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema ezartzen duen 21/2014 Foru Legea eta Langileen Estatutuaren 37.3.d) artikulua.

1. Osoko bilkuretara eta batzordeen nahiz kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik:

–Ehun euro (100,00) osoko bilkura batera joateagatik.

–Hirurogeita hamabost euro (75,00) batzorde edo kide anitzeko organo baten bilkurara joateagatik.

Osoko bilkuretara, batzordeetara edo kide anitzeko organoetara joateagatik urtean gehienez ere 2.000,00 euro eskuratzen ahalko dituzte.

2. Bi alkateordeek urtean 1.000,00 euro jasoko dituzte, berezko dituzten lanak egiteagatik, osoko bilkuretara eta batzordeen nahiz kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik jasotzen dituzten sarietatik kanpo.

3. Alkate-udalburuak %50eko dedikazioa izango du karguan, urteko 21.226,12 euroko kopuru gordina eta 1.500,00 euro jasoko ditu, frogatzeko zailak diren ordezkaritza gastuengatik.

4. Udalbatzako kide guztiek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzeagatik eragindako gastuengatik; baldin eta gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira, eta Nafarroako Administrazio Publikoetako langileentzat urtero ordainsarien arloan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

Cabanillasen, 2019ko ekainaren 28an.–Alkate udalburua, Gustavo A. Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L1909046